(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hasi da uso migratzailea ehizatzeko garaia ostirala, 2010.eko urriak 1

Gaurtik aurrera birigarroak ere ehiza daitezke usoak ehizatzeko paradetan


Gaur, hilak 1, hasi da hegazti migratzaileak parada finkoetatik (usategi eta txaboletatik) ehizatzeko garaia, 2010/2011 aldirako Debekualdi Aginduaren arabera. Ehizatu daitezke, baita ere, pagausoak, txolomak, birigarro arruntak eta txikiak, garraztarroak eta durdulak.

Abenduaren 8ra arte egunero egin daiteke ehizan.

Baimendutako paradetan gehienez hiru lagunek egin dezakete ehiza batera, eskopeta banarekin; paradatik kanpo eskopeta zorrotik aterata eta kargatuta eraman daiteke, bakarrik, inguruan hildako uso edo birigarroren bat jasotzera joaterakoan.

Azaroaren 1etik 2011ko urtarrilaren 30era arte, pagausoak eta txolomak jauzian ere ehiza daitezke ostegun, larunbat, igande eta jaiegunetan.

Birigarroak jauzian ehiza daitezke, baita ere, 2010eko azaroaren 1etik 2011ko urriaren 30era arte ostegun, larunbat, igande eta jaiegunetan; espezie hori, gainera, asteko egun guztietan ehiza daiteke denboraldi horretan, horretarako baimendutako paradetan

.

Oilagorrak urriaren 10etik aurrera

Foru erkidegoan zale asko dituen beste hegazti migratzailea bat oilagorra da; espezie hori urriaren 10etik ehizatu ahal izango da.

Nafarroan jauzian bakarrik ehiza daiteke, zakurrekin eta basoetan; pasatzeko zain egonda edo baltsetan ezin da ehizatu. Oilagorren ehizaldiak urriaren 30era arte iraungo du eta egunean hiru hil daitezke, gehienez.

Oilagorra ehizatzeko ordutegia ez da gainontzekoena: egunsentia baino ordu bete lehenago ekin eta ilundu baino ordu bete lehenago utzi behar zaio ehizatzeari.

Oilagorrak merkaturatzea debekatuta dago
.

Ehiza larria, azeriak eta untxiak

Urrian beste ehiza modalitate batzuk ere egongo dira, Debekualdien Agiriaren arabera:

ehiza larria, azeri uxaldiak eta untxiak (kalteak eragiten badituzte).

Basurde eta orkatz uxaldiak irailaren 2an baimendu zituzten, eta urriaren 10etik oreinak eta adarzabalak baimendutako esparruetan ehizatzeko aukera emango dute.

Ehiza larriaz ari garela, urriaren 3an amaituko da oreinak zelatan ehizatzeko epea.

Azeri uxaldiak irailaren 2tik daude baimenduta; espezie hori jauzian eta zain ehizatzeko epea azaroaren 1ean hasiko da.

Azkenik, untxiak populazio handiegia duten esparruetan ehizatzeko epea urriaren 10ean amaituko da. Populazio handiegia duten eremutzat hartzen dira hiru ale edo gehiagoko indize kilometrikoak dituztenak. Modalitate hori baimenarekin eta zaindaria ondoan dagoela egin behar da

.

Debekualdi orokorra azaroan

Debekualdi orokorra edo ehiza xehea jauzian egiteko garaia azaroaren 1ean hasi eta 2011ko urtarrilaren 30ean amaituko da.

Debekualdi orokorrean jauzian ehiza daitezkeen espezie nagusiak hauek dira (uso, birigarro eta azeriaz gain):

-

Eper gorria. Esparru bakoitzerako jarritako igande eta jaiegunetan ehiza daiteke; egutegia eperrak zenbatu ondoren zehaztuko da. Eguerdiko 14.00etan ehizatzeari utzi behar zaio eta ehiztari bakoitzak gehienez hiru eper bota ditzake (edo bi eper eta erbi bat). Eperrak eta erbiak ehizatzeko gehienez hiru ehiztariko multzoak osa daitezke. Hegoaldeko eper eta erbi barrutietan, gainera, gehienez lau luma eta arrasto zakurrekin ehiza daiteke urriaren 3an, 10ean eta 17an.

-

Erbia. Jauzian ehizatzeko eper gorriari dagozkion baldintza berberak bete behar dira. Hala ere, erbi europarren uxaldietan (igande eta jaiegunetan bakarrik) eta erbiak gehienez bi galgo eta eskopeta eta makilarik gabe ehizatzeko modalitatean (larunbat, igande eta jaiegunetan bakarrik) gehienez sei ehiztariko multzoak osatu eta bi erbi ehiza daitezke.

-

Untxia. Ehiza daiteke ostegun, igande eta jaiegunetan.

-

Uretakoak. Ehiza daiteke ostegun, larunbat, igande eta jaiegunetan.

-

Faisaia. Igande eta jaiegunetan ehiza daiteke
.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa