(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irailean lagun bat hil da zirkulazio istripuan ostirala, 2010.eko urriak 1

Aurten, urrira bitartean, iaz denboraldi berean baino bi lagun gehiago hil dira


Caparrosoko istripua

Irailaren 12an Caparroson istripua izandako ibilgailua ( irudia handitu )

Irailean, Nafarroako hiriko eta hiri arteko errepideetan izandako zirkulazio istripuetan lagun bat hil da, iazko irailean baino bi gutxiago.

Pertsona hori irailaren 12an hil zen, N-121 errepidean (Iruña-Tutera) izandako istripu batean, Caparroson.

Barne Zuzendaritza Nagusiaren behin-behineko datuan arabera, 2010. urteko lehen bederatzi hilabeteetan 30 lagun hil dira foru erkidegoko zirkulazio istripuetan, hau da, iaz denboraldi berean bi gehiago (%12 gehiago).

Zehazki, Nafarroako Gobernuaren errepide sarean 23 lagun hil dira, iaz denboraldi berean baino bat gehiago; eta hiriko errepide eta bideetan zazpi, iaz baino bat gehiago.

Aurten hildako 30 lagunetatik 23 gizonezkoak ziren eta gainerakoak emakumezkoak. Hildakoetatik hamabi 30 urtetik beherakoak ziren (9 urteko bi neska barne).

Gainera, zazpi ibilgailuren batek harrapatuta hil ziren (bost oinezkoak ziren eta bi txirrindulariak).

Halaber, 17 lagun errepidetik aterata hil ziren, lau ibilgailuek talka eginda eta bi beste arrazoiren bategatik.

Irailean guztira 313 istripu izan dira eta, hildakoaz gain, 5 lagunek zauri larriak izan dituzte eta 44 lagunek arinak.

Iazko irailean istripu gutxiago gertatu ziren, 301, hain zuzen, baina zauritu gehiago egon ziren: 10 larri eta 54 arin.
Dokumentazioa:
Comparativa víctimas mortales en accidentes de tráfico 09-10
Balance provisional accidentes mortales 2010

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa