(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

0 eta 3 urte bitarteko zentro berria inauguratu da Cascanten, eta astelehen honetan irekiko ditu ateak ostirala, 2010.eko urriak 1

Lanen aurrekontua 1,2 milioi eurokoa izan da, eta Nafarroako Gobernuak milioi 1eko ekarpena egin du


Catalán kontseilaria Cascanteko 0 eta 3 urte bitarteko zentro berriko zenbait ume agurtzen.

Catalán kontseilariak o eta 3 urte bitarteko zentro berria inauguratu du Cascanten.

Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilariak 0 eta 3 urte bitarteko zentro berria inauguratu du gaur goizean Cascanten. Zentroak datorren astelehenean, urriak 4, irekiko ditu ateak. Lanen aurrekontua 1,2 milioi eurokoa izan da. Kopuru horretatik milioi 1 gutxi gorabehera (1.050.000) Nafarroako Gobernuak jarri du, eta gainerakoa Udalak. Udalak zentroko ekipamendua ere jarri du, 124.451 euroko inbertsioa eginda.

Ekitaldian Antonio Irujo Redrado udalerriko alkatea, María Cristina González Soria eta María Úcar Calvo zentroko zuzendariak; eta Teresa Úcar Echagüe Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria egon dira.

Haur-eskola berriak Gela Gorrietan kokatutako lokalak ordeztuko ditu. Zortzi modulurako edukiera du –hiru gela bikoitz eta bi sinple-, 104 haurrentzat guztira. Lehenengo unean 74 ume hartuko ditu (egon dagoen eskaeraren %100), zazpi modulutan banatuta: sei bularreko haur gela bikoitz batean, 1 eta 2 urte bitarteko 36 haur gela bikoitz batean eta gela sinple batean, eta 2 eta 3 urte bitarteko 32 haur gela bikoitz batean. Beste modulua psikomotrizitate gela moduan erabiliko da.

 
Cascanteko 0 eta 3 urte bitarteko zentro berriaren fatxada.

Cascanteko 0 eta 3 urte bitarteko zentro berriak astelehenean, urriak 4, irekiko ditu ateak.

Udal instalazio berriak Fundación Fuentes Dutor etorbidean kokatuta daude, herriko kirol-instalazioen ondoan. Eraikitako azalera 1.454 m²-koa da, horietatik 1.180 erabilgarriak, 292 m²-ko barruko patio estalia dago eta 628 eta 228 m²-ko kanpoko bi aisiagune.

Eskolak bost gela ditu –hiru bikoitz eta bi sinple-, kasuan kasuko komunekin eta atsedenguneekin, bi tailer –bata plastikakoa eta bestea erabilera anitzekoa-, jangela, aulkitxoen gela, zuzendaritza-bulegoa, bilera-gela, bi biltegi, sukaldea, garbiketa-gela, garbitegia, komunak eta aldagelak.

Zentroa erakitzeko jasangarritasunaren eta energia efizientziaren irizpideak hartu dira oinarri. Proiektuak A energia kalifikazioa du, gehiengoa. Berogailua irradiatze-lurzoruaren bidezkoa da, eta biomasak eta eguzki-plakek sortutako energiarekin funtzionatuko du. Proiektua Laranzor SL arkitektura estudioak egin du eta lanak Harinsa Navasfalt SA enpresari esleitu zaizkio.

Ekitaldiaren amaieran, Catalán kontseilariak azpimarratu du Foru Komunitatean 0 eta 3 urte bitarteko zikloko plazen eskaintzak %10,7 egin duela gora 2010-2011 ikasturtean aurreko ikasturtearekin alderatuta. Zehatz esanda, 6.139 plaza eskaintzen dira, 2009-2010 ikasturtean baino 597 gehiago, orduan 5.542 izan ziren eta.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa