(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hizkuntzen Europako Eguna ospatzeko hizkuntzen inguruan egindako jardunaldietan 140 lagun baino gehiagok parte hartu dute ostirala, 2010.eko urriak 1

Hitzaldiak hizkuntzei, hizkuntzaren ikaskuntza eta irakaskuntzari eta hizkuntza aniztasunari buruzkoak izan dira eta ingelesez, frantsesez, alemanez, euskaraz eta gaztelaniaz eman dituzte


Hizkuntzen Europako Egunaren kartela

Hizkuntzen Europako Egunaren kartela ( irudia handitu )

Hizkuntzen Europako Eguna dela-eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak irailaren 27rako eta 28rako antolatutako bi jardunaldietan 145 lagun inguruk parte hartu dute, hizlariak eta ikasleak kontatuta; hitzaldiak hizkuntzari, hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntzari eta hizkuntza aniztasunari buruzkoak izan dira.

Jardunaldiak Nafarroako administrazio publikoko langileentzako eta, oro har, jende guztiarentzako antolatu dituzte eta hizlari adituak ingelesez, frantsesez, alemanez, euskaraz eta gaztelaniaz aritu dira; hitzaldi bat japoniarrez ere eman dute.

Hitzaldiak antolatu ditu NAPIko Euskara eta Erkidegoko Hizkuntza Zerbitzuak antolatu ditu, Euskarabidearekin eta AEK eta IKA erakundeekin elkarlanean.

Jardunaldiak inauguratu zituzten Tomás Rodríguez Garrazak, NAPIko idazkari nagusiak, eta Fernando Oiartzun Sagastibeltzak, NAPIko Euskara eta Erkidegoko Hizkuntza Zerbitzuko zuzendariak.

Hitzaldiak atalka banatu zituzten, hizkuntzaren arabera.

Hilaren 27an, goizez, ingelesezko hitzaldiak eman zituzten (lau komunikazio); eta arratsaldez frantsesari buruzkoak (hiru hitzaldi). Irailaren 28an, asteartean, hitzaldiak euskaraz eman zituzten goizez, eta arratsaldez alemanez, gaztelaniaz eta japoniarrez.

NAPIk, lanbiderako hizkuntza prestakuntza eskaintzen duen erakunde gisa, horrela ospatu du Hizkuntzen Europako Eguna. Europako Kontseiluaren ekimena da hori eta irailaren 26an ospatzen da

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa