(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turismoa garatzeko jardueretarako 727.000 euroko diru-laguntza banatu dute asteartea, 2010.eko urriak 5

Diru-laguntza jasoko dute 17 elkartek, 7 partzuergok eta 15 udalek; guztira 120 proiektu baino gehiago aurkeztu dituzte


Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentua medio, 727.000 euro jarri ditu elkarte, partzuergo eta toki erakundeek 2009ko urriaren 1etik 2010eko irailaren 30era turismoa garatzeko egin dituzten jarduerak diruz laguntzeko.

Diru-laguntza jasoko dute 17 elkartek, 7 partzuergok eta 15 udalek; guztien artean 120 proiektu baino gehiago aurkeztu dituzte.

Aipatu zenbatekotik 227.000 euro elkarteei eman dizkiete eta 350.000 euro toki erakunde eta turismo partzuergoei.

Halaber, 150.000 euro banatu dituzte partzuergoek turismoa gestionatzeko.

Diru-laguntza deialdi horren helburua da turismoa garatzeko ekimenak sustatzea, bai sektore publikoan, bai pribatuan.

Oinarrien arabera, era honetako proiektuak aurkez zitzaketen: kalitate arloko jarduerak, prestakuntza jarduerak, produktua garatzeko ekintzak, turismo eta kultur ekitaldiak, jaiak, bisita antzeztuak edo tematikoak, eta bisita gidatuak. Partzuergoek erakundeak gestionatzeko laguntzak ere eska zitzaketen.

Hona hemen diru-laguntza jaso duten elkarteak:

ANAVI (10.446,82 euro), Mendi Behera (8.167,71 euro), Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkartea (17.877,65 euro ), AGROTURANA Landa Turismo Elkartea (6.593,36 euro), ABELORE Nafarroako Landa Turismoko Establezimenduen Elkartea (3.253,95 euro), Lizarrako Ostalaritza Elkartea (39.567,17 euro), Nafarroako Artisau Elikagaigileen Elkartea (23.129,95 euro), AEHN Nafarroako Ostalaritza Enpresaburuen Elkartea (16.078,29 euro), ANAPEH Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikien Elkartea (1.937,19 euro), Orbaibarko Garapenerako Elkartea (10.088,53 euro), Santiago Bideko Ardoaren Ibilbideko Elkartea (8.381,24 euro), TEDER (4.756,01 euro), Irantzuko Lurretako Turismo Elkartea (12.577,87 euro), Zaldiko Promociones Elkartea (2.672,17 euro), Cederna Garalur (30.769,01 euro), Nafarroako Onddo eta Perretxikoen Elkartea (8.747,19 euro) Aralar Mendi Elkartea (21.955,89 euro).

Udalei dagokienez, honako hauek jasoko dituzte diru-laguntzak:

Oibar (1521,06 euro), Barillas (179,96 euro), Caseda (403,35 euro), Cintruenigo (490 euro) , Corella (855,82 euro), Fitero (517,11 euro), Lerga (403,35 euro), Los Arcos (963,13 euro), Iruña (560,21 euro), Azkoien (2761,43 euro), San Adrian (882,33 euro), Zangoza (8.131,39 euro), Tutera (6.286,98 euro), Bidankoze (1.654,77 euro) eta Zugarramurdi (2.686,32 euro).

Azkenik, partzuergo onuradunak hauek dira:

Erdialdeko Garapenerako Partzuergoa (171.568,16 euro), Erronkariko Garapenerako Partzuergoa (24.221,39 euro), EDER Partzuergoa (35.535,11 euro), Bertizaranako Turismo Partzuergoa (43.995,77 euro), Lizarrerriko Turismo Partzuergoa (103.185,51 euro), Nafarroako Pirinioetako Turismo Partzuergoa (43.621,90 euro) eta Plazaola Turismo Partzuergoa (49.574,36 euro).

Nafarroako Gobernuaren asmoa da ekintza horien bitartez Turismo Produktuak Garatzeko Plana gauzatzea. Planak lau helburu ditu:

lehiatzeko moduko turismo eskaintza edukitzea, turismoaren garapenean parte hartzen dute agenteek antolatua eta bateratua; turismoa koordinatzeko sistema integral bat jartzea; inbertsioen eraginkortasuna handitzea; eta Nafarroako lurraldea modu orekatuan egituratzea.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa