(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko gotorlekua birgaitzeko aurreikusitako azken hitzarmena sinatu dute asteazkena, 2010.eko urriak 6

Corpas kontseilaria eta Barcina alkatea zaharberritzeko dagoen errezel hormaren estalkia nola dagoen ikustera joan dira


Nafarroako Gobernuaren Nafarroa 2012 Planaren barruan, Iruñeko Udalak gotorlekuko azken defentsa aurreratua birgaituko du:

bide estalia, kontraezponda eta Santa Anako errezel hormaren estalkia. Horien birgaitze proiektua idatzita dago eta orain obrak esleitu behar dituzte. Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramon Corpas, eta Iruñeko alkatea, Yolanda Barcina, hara joan dira gaur goizean, gotorlekua nola dagoen ikustera, eta lagun izan dituzte Kultura zuzendari nagusia, Pedro Luis Lozano, eta Udaleko Hirigintza Batzorde eta Gerentziako kideak.

Gainera, bi erakundeek hitzarmen bat sinatu dute gaur, Nafarroako Ondare Historikoa Zaintzeko Fundazioaren bitartez; hitzarmen horrekin faseka antolatutako plana osatu dute.

Hitzarmenaren arabera, hirugarren fase honetan, Nafarroako Gobernuak Santa Anako errezel hormaren estalkia zaharberritzeko obra guztiak finantzatuko ditu, gehienez 1.828.590 euro jarrita. Zenbateko horrekin agortuko dira Nafarroa 2012 Planaren bitartez Iruñeko gotorlekua birgaitzeko jarritako sei milioi euroak.

Gotorlekuak errezel hormako bost estalki zeuzkan jatorrian eta bat, Santa Teresakoa, desagertu egin da.

Gainerako lauak ordena honetan ari dira zaharberritzen: lehenbizi Santa Luziakoa berreskuratu zuten, autobus geltokiko obrekin batera; gero Santa Klarakoa (3,25 milioi euro inbertitu zituzten; Gobernuak 1,8 jarri zituen, Sustapen Ministerioak 0,9 eta gainerakoa Udalak); eta orain Santa Isabelgo obrak egiten ari dira (abuztuan hasi zituzten eta 3,6 milioi kostako dira: 2,2 Nafarroako Gobernuak jarri ditu eta 1,4 Sustapen Ministerioak).

Santa Anako obrak laster hasiko dituzte; eskaintzako aurrekontua 1,89 milioi eurokoa da eta beharbada ez dute beharko Udalaren eta Ministerioaren ekarpenik.

Santa Anako estalkia (San Fermingoa ere esaten zaio) XVII. mendekoa da eta zortzi hilabetean zaharberrituko dute, obrak esleitutako egunetik kontatzen hasita.

Iruñeko harresiak Udalarenak dira eta monumentu historiko izendatu zituzten 1939an eta gotorlekua monumentu historiko artistikoa da 1973. urtetik.

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko foru legearen arabera, biak interes kulturaleko ondasun dira, gainera.
Dokumentazioa:
Diagnóstico e intervención

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa