(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ekonomiaren 8. Kongresuan “Krisi ekonomikoaren ikasgaiak” aztertuko dira osteguna, 2010.eko urriak 7

Foru Gobernuak eta UPNAk antolatu dute eta datorren hilean egingo da Baluarten


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak Nafarroako Ekonomiaren 8. Kongresua antolatu dute, "Krisi ekonomikoaren ikasgaiak" izenburupean. Azaroaren 23an eta 24an egingo da Baluarte Batzar Jauregian eta Nafarroako Auditorioan, Iruñean. Edizio honetan, gaur egungo krisi egoera aztertuko da, eskualdeetako ziklo ekonomikoen, administrazio publikoen, finantza-merkatuen eta enpresa-munduaren inguruko analisia eta eztabaida eginda.

Aurten, kongresua Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak elkarrekin antolatu dute. Modu horretan, ekonomiaren mundua jendearengana, unibertsitateko ikasleengana, langileengana eta enpresetara hurbildu nahi da, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren eta UPNAko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen arteko lankidetzan beste pauso bat eman nahi da Nafarroako errealitate ekonomikoaren ezagutza sakontzen laguntzen duten ikaskuntza-proiektuetan.

 

 

Alvaro Miranda eta Julio Lafuente

Miranda kontseilaria eta Julio Lafuente UPNAko errektorea Kongresuaren aurkezpenean.

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak Nafarroako Ekonomiaren 8. Kongresua antolatu dute, "Krisi ekonomikoaren ikasgaiak" izenburupean. Azaroaren 23an eta 24an egingo da Baluarte Batzar Jauregian eta Nafarroako Auditorioan, Iruñean. Edizio honetan, gaur egungo krisi egoera aztertuko da, eskualdeetako ziklo ekonomikoen, administrazio publikoen, finantza-merkatuen eta enpresa-munduaren inguruko analisia eta eztabaida eginda.

Ekonomiaren Kongresuak 1995etik egiten dira, helburu hauekin: Nafarroako errealitate ekonomikoaren ezagutza sakontzera bideratutako azterketak eta analisiak bultzatzea, horien zabalkundean laguntzea gogoetak, esperientziak eta eztabaidatutako proposamenak argitaratzea babestuz, eta Foru Komunitatearen garapenari buruzko etorkizuneko ikerketak sustatzea.

Aurten, kongresua Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak elkarrekin antolatu dute. Modu horretan, ekonomiaren mundua jendearengana, unibertsitateko ikasleengana, langileengana eta enpresetara hurbildu nahi da, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren eta UPNAko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen arteko lankidetzan beste pauso bat eman nahi da Nafarroako errealitate ekonomikoaren ezagutza sakontzen laguntzen duten ikaskuntza-proiektuetan.

 

Kongresuko kartela

Nafarroako Ekonomiaren Kongresua iragartzen duen kartela. ( irudia handitu )

Horrez gain, Nafarroako Ekonomiaren Kongresuak aurreko edizioekin alderatuta formatu berria estreinatu du. Izan ere, antolatzaileek ikasgai magistralak zein eztabaidak eta analisiak mahai-inguruetan egin nahi dituzte, programa parte-hartzaileagoa izan dadin. Era berean, esparru desberdinetako hogei hizlari egongo dira, hala nola enpresa mundukoak, mundu akademikokoak, sektore publikokoak eta finantza sektorekoak. Besteak beste, aipatzekoa da hainbat erakunderekin lotura duten profesionalek parte hartuko dutela, hala nola Banco de Españakoak, ELGAkoak (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea) eta FUNCASeko (Aurrezki Kutxen Fundazioa) analistak.

Kongresu honetara joan nahi dutenek, internet bidez eman dezakete izena:

http://www1.unavarra.es/viii-congresoeconomia
eta www.navarra.es , edo Kongresuko Idazkaritzan (UPNAko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea). Matrikularen prezioa 30 euro da, eta ikasleentzat 15 euro.  

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Programa del congreso

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa