(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentua hezur-muinaren transplantea behar duten pazienteen %100entzat emaileak aurkitzeko formula aztertzen ari da osteguna, 2010.eko urriak 7

Proiektua "Gosari Osasuntsuak" jardunaldien edizio berriaren ardatza izan da


Gosari Osasuntsuak jardunaldiko parte-hartzaileak

Osasun Departamentua hezur-muinaren transplantea behar duten pazienteen %100entzat emaileak aurkitzeko formula aztertzen ari da. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitale Guneko ekipo bat, Eduardo Olavarría medikua buru dela, hezur-muinaren transplantea behar duten pazienteen %100entzat emaileak aurkitzeko formula aztertzen ari da.

Proiektu hori gaur Iruñean egin den "Gosari Osasuntsuak" jardunaldien edizio berriaren ardatza izan da. Jardunaldiaren buru María Kutz Peironcely Osasun kontseilaria izan da. Azken horrek ikerketa tratamendu mediko berriak aurkitzeko garrantzitsua dela azpimarratu du.

Ildo horretatik, Kutz kontseilariak esan duenez, Nafarroako Gobernuak, azpiegitura berrien eraikuntza sustatzeaz gain, hala nola Ikerketa Biomedikoaren Zentroa, nazioartean ospea duten talentuak erakartzen lan egiten du, besteak beste Olavarría medikua, aurretik Londresgo Hammersmith ospitalean lan egin baitu.

Emaileak pazienteen %100entzat

Olavarría Nafarroako Ospitale Guneko Hematologia eta Hemoterapia Zerbitzuko burua da (A eraikina, lehen Nafarroako Ospitalea zena). Berak esan duenez, proiektuaren bidez lortu nahi da emaile baten zelula amak, pazientearen zelula amekin %100ean bateragarriak izan ez arren, azken horrentzat erabilgarriak izatea.

Horretarako, ikerketan emailearen zelula amak banatzen dira, ondoren, pazientearekin %100eko bateragarritasuna behar dutenak ezabatzen dira eta guztiz bateragarriak izan ez arren transplantearen ostean funtzionatzen dutenak hautatzen dira.

Nafarroako Ospitale Gunea duela 18 hilabete hasi zen mota honetako ebakuntza kirurgikoak egiten. Horietan, pazientearen muin gaixoa emailearen muin osasuntsuarekin ordezten da. Aldi honetan 29 transplante egin dira, eta kasuen %80an arrakastatsuak izan dira. Beste 11 pertsona emailearen zain daude.

Emaile egiteko deialdia

Jardunaldian Nafarroako Ospitale Gunean oraintsu ebakuntza izan duten bi pazientek ere parte hartu dute. Paziente horiek herritarrei emaile egiteko deialdia egin diete.

María Jesús Serranori anemia aplasiko larria zuela esan zioten. Gaur esan duenez, "ez da beldurrik izan behar", "odola baino ez da eman behar, eta emaile izateko zortea edukiz gero, odol apur bat gehiago". Ildo beretik, François Juangori leuzemia mieloide akutua zuela esan zioten. Azken horrek esan duenez, "jendea joan egiten da, ez baitago inor"; hori dela eta, herritarrei emaile egiteko deia egin die.

Gaur egun emaileen nazioarteko erregistroa dago 14 milioi boluntariorekin baino gehiagorekin. Erregistro horretara osasun-zerbitzuek sarbidea dute. Erregistro horretan 80.000 nafar inguruk izena emanda dute.

"Gosari Osasuntsuak" jardunaldien edizio berri honetan Fabio Ciceri Milango San Rafaele Institutu Zientifikoko Hematologia eta Hezur-muinaren Transplante Unitateko zuzendariak eta Ana Gorosquieta Sánchez Nafarroako Ospitale Guneko Hematologia eta Hemoterapia Zerbitzuko medikuak ere parte hartu dute. Era berean, Isabel Martín Montaner Osasun zuzendari nagusia eta Fernando Boneta Beorlegui Nafarroako Ospitale Guneko zuzendari kudeatzailea ere jardunaldietara bertaratu dira.

Argazkiaren oina (ezkerretik eskuinera): François Juango, Fernando Boneta, Eduardo Olavarría, María Kutz, María Jesús Serrano, Fabio Ciceri, Isabel Martín eta Ana Gorosquieta.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa