(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Lodosako Enplegu Agentziaren berritzea inauguratu du ostirala, 2010.eko urriak 8

Agentzian zonako 25.000 biztanleri ematen diete arreta eta zerbitzu hauek eskaintzen dituzte: informazioa, aholkularitza eta zailtasun bereziak dituzten kolektiboen prestakuntza eta lan munduratzea


Sanz Lehendakaria, Gobernuko ordezkaria eta Roig kontseilaria, Lodosako Enplegu Agentzian. ( irudia handitu )

Lodosako Enplegu Agentziaren berritzea gaur goizean inauguratu dute eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, izan da ekitaldiko burua. Agentzia berritzeko obrak 273.000 euro kostatu dira.

Inaugurazio ekitaldian izan dira, baita ere, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, José Maria Roig Aldasoro; Nafarroako Gobernuko ordezkaria, Elma Saiz Delgado; Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendaria, José Luis Ruiz Ciruelos; eta zonako alkateak.

Inaugurazioan, Sanzek esan du hitzarmenak "krisia gaintzeko funtsezko tresnak" direla.

Alde horretatik, adierazi du krisiak "sektore guztietan daukala eragina eta guztion erantzukizuna dela aurrera egitea". Horretarako, Lehendakariaren iritziz, "ezinbestekoa da estatuan hitzarmen handi bat egitea, jakiteko zer egin behar dugun eta zer ez".

Horren harian, Lehendakariak honako hau esan du: "Nafarroan zer edo zer ondo egin dugu, estatuan dagoen langabeziaren erdia daukagulako".

Kalbario kaleko 1. zenbakian dagoen agentziak udalerri hauek hartzen ditu: Andosilla, Azagra, Carcar, Lodosa, Mendabia, San Adrian, Sartaguda eta Sesma, guztira 25.483 biztanle.

Eremu horretan 1.256 langabe daude. Bulegoan lan egiten dute Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (NEZ) bost lagunek eta Enplegu Zerbitzu Publikoko hiruk.

Aipatu inaugurazioarekin amaitu da enplegu agentziak berritze aldera NEZak 2005ean hasitako plana. Plan horri jarraiki, Tutera, Tafalla, Agoitz, Iruña (Yamaguchi) eta Doneztebeko agentzietan ere egin dituzte lanak,

eta guztira 3,1 milioi euro inbertitu dituzte.

Lodosako Enplegu Agentziako berrikuntzaren inaugurazioa. ( irudia handitu )


Agentziaren zerbitzuak 

NEZaren mende dauden enplegu agentziek hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte: lanean hasteko informazioa eta orientazioa, banan banako laguntza eta lan bitartekotza eta prestakuntza (langabeentzat, jardunean dauden langileentzat, lanaz aparteko prestakuntza eta enplegu konpromisoduna).

Gainera, agentziek lan egiten dute tokiko garapena sustatzeko, gizarte ekonomia bultzatzeko, zailtasun bereziak dituzten kolektiboei lan munduratzea errazteko eta nazioarteko enplegu proiektuak sustatzeko

.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa