(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Minbiziaren eraginaren %30 eta 40 bitartean dietarekin, pisua kontrolatuta eta ariketa fisikoarekin prebenitu daiteke astelehena, 2010.eko urriak 11

Hala nabarmendu dute dietari, minbiziari eta osasunari buruzko Europako azterlan prospektibo bateko espainiar ikerlariek, joan den astean Iruñean bildu ondoren


Minbiziaren eraginaren %30 eta 40 bitartean dietarekin, pisua kontrolatuta eta ariketa fisikoarekin prebenitu daiteke. Premisa horrekin egiten du lan Europako ikerlarien sare batek. Hain zuzen ere, 1993tik "Dietari, minbiziari eta osasunari buruzko Europako azterlan prospektiboa (MEAP)" izeneko proiektu batean lan egiten dute, eta horretan Europako bederatzi herrialdetako 22 ikerketa-zentrok parte hartzen dute.

Proiektuko espainiar ikerlariak Asturias, Euskal Autonomia Erkidegoa, Murtzia, Andaluzia eta Nafarroakoak dira, eta joan den astean lan-bilera egin zuten Iruñean, Nafarroako Gobernuko Osasun Publikoaren Institutuaren babespean. Aldizkako bilerak dira (urte eta erdirik behin egiten dira), eta horietan ekimen horren inguruan nazioan biltzen diren emaitzak bateratzen dira.

MEAP azterlanak helburu bikoitza du: batetik, minbiziaren garapenean inplikatutako nutrizio-faktoreei buruzko ezagutza zientifikoa hobetu nahi da eta, bestetik, aurrekoaren ondorio moduan, dieta eta bizi-estilo osasuntsuak sustatzera bideratutako osasun publikoko esku-hartzeetarako oinarri zientifikoak ezarri nahi dira.

Zehatz esanda, ekimen horretan, aurretik hautatutako parte-hartzaileen talde batengan zenbait urtez dieta-ohiturak eta elikaduraz kanpoko beste faktore batzuk aztertzen dira, hala nola ariketa fisikoa, alkoholdun edarien kontsumoa eta tabakismoa.

Nafarroan, talde hori 29 eta 67 urte bitarteko 8.084 odol-emailek osatzen dute. Nafarroako Odol Transfusioaren Zentroaren eta Nafarroako Emaileen Elkartearen lankidetzarekin bilatu zituzten. Espainian inkesta 41.446 laguni egiten zaie guztira, aipatutako autonomia-erkidegoetan; eta Europan, jarraipenen kopurua milioi erdikoa da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa