(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urriaren 29an amaituko da erdi mailako eta unibertsitateko ikasketak egiteko Nafarroako Gobernuak ematen dituen bekak eskatzeko epea astelehena, 2010.eko urriak 11

Foru Gobernuak ikasketak finantzatzeko 3,6 milioi euro bideratzea aurreikusi du


2010-2011 ikasturtean erdi mailako eta unibertsitateko ikasketak egiteko Nafarroako Gobernuak ematen dituen bekak eskatzeko epea datorren urriaren 29an amaituko da. Foru Gobernuak ikasketak finantzatzeko 3,6 milioi euro bideratzea aurreikusi du. Laguntza horiek Hezkuntza Ministerioak eta/edo Eusko Jaurlaritzak deitutako laguntzen osagarriak dira, deialdian esaten denez.

Laguntzak eska ditzakete gurasoek eta legezko tutoreek, haiekin bizi diren 30 urtetik beherako seme-alabengatik (2009ko abenduaren 31n) edo 30 urtetik gorakoengatik, betiere, azken horiek %33ko minusbaliotasuna edo handiagoa badute, salbu eta horiek beste familia-unitate bat osatu dutenean. Laguntzak norbere izenean ere eska daitezke. Eskatzaileak familia- eta ekonomia-independentzia alegatzen duenean, bere egoera zibila edozein izanda ere, behar den besteko baliabide ekonomikoak dituela egiaztatu behar du, baita etxebizitzaren titulartasuna edo alokairua ere.

Bekak edo laguntzak ikasketa hauetarako bideratu dira:

- Ikasketak fakultateetan, unibertsitate-ikastetxeetan edo institutuetan, goi mailako eskola teknikoetan, unibertsitate-eskoletan eta UNEDen, titulu hauek lortzera bideratuta badaude: lizentziatua, ingeniaria, arkitektoa, diplomaduna, maisua, ingeniari teknikoa eta arkitekto teknikoa.

- Europako Goi mailako Hezkuntza Esparrura (Bolonia plana) egokitutako unibertsitate-ikasketak, graduko eta masterreko titulu ofizialak lortzera bideratuta daudenak.

- Erlijio-ikasketak.

- 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko ikastaroa, UNEDek emandakoa.

- Unibertsitate-eskoletako tituludunentzako edo unibertsitateko ikasketen lehenengo zikloa gainditu duten eta bigarren zikloko unibertsitate-ikasketak jarraitu nahi dituztenentzako egokitzapen-ikastaroak.

- Goi mailako trebakuntza zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaroa.

- Hasierako lanbide kualifikazioko programak.

- Erdi eta goi mailako trebakuntza zikloak.

- Batxilergoa.

- Kirol ikasketak.

- Arte-ikasketa profesionalak.

- Goi mailako arte-ikasketak.

- Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako hizkuntza-ikasketak.

Bekaren hartzaileek kasuan kasuko ikasketak Hezkuntza Ministerioak edo kasuan kasuko autonomia-erkidegoak aitortu eta baimendutako Espainiako zentro publiko edo pribatuetan egin behar dituzte.

Dokumentazioa:
Conceptos subvencionables
Causas de denegación
Requisitos generales
Requisitos académicos

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa