(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa, atzerritarrak gutxien baztertzen dituen autonomia erkidegoetako bat astelehena, 2010.eko urriak 11

Hala ondorioztatzen da Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Espainiako Behatokiak argitaratutako txosten batetik


Nafarroa da atzerritarrak gutxien baztertzen dituen autonomia-erkidegoetako bat, Espainiako arrazakeriaren eta xenofobiaren bilakaerari buruzko 2009ko azterlanaren arabera. Hain zuzen ere, azterlana Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Espainiako Behatokiak (Oberaxe) egiten du, Lan eta Immigrazio Ministerioaren menpeko erakundeak.

Txostenean autonomia-erkidegoen arabera aztertzen da herritarrek Espainiako atzerritar kopuruari buruz duten hautematea. Horren arabera, inkestari erantzun diotenen artean, Nafarroa da –Euskal Autonomia Erkidegoaren (%21), Galiziaren (%24) eta Errioxaren (%33) atzetik- etorkinen kopurua "gehiegizkoa" dela uste ez duen laugarren autonomia-erkidegoa. Foru Komunitatean, hala uste dute inkestari erantzun diotenen %38k, nazioko batez bestekoaren azpitik (%46).

Azterlanaren arabera, etorkinen agerpenari buruzko hautematean eta balorazioan, "itxuraz beste faktore batzuek parte hartzen dute, ikusten diren edo inguruan bizi den atzerritar kopuruaz harago". Txostenari erreparatuz, 2008ko urtarrilaren 1ean herrialdean erroldatuta zeuden etorkinak %11,4 ziren, eta Nafarroan, %10,5. Hala ere, espainiarren %46ren ustez (eta nafarren %38ren ustez), atzerritarren agerpena "gehiegizkoa" zen.

Horrez gain, azterlanaren arabera, espainiarren gehiengoa hurrengo honen alde dago: familia berriz elkartzea (hala dio inkestari erantzun diotenen %80k), etorkinek langabeziaren ondoriozko prestazioa jasotzea (%87), eskubideak defendatzeko elkarteak osatzea (%74) eta espainiar naziotasuna lortzea (%69). Era berean, inkestari erantzun dioten pertsonen %62k atzerritarrek udal hauteskundeetan botoa eman behar dutela uste dute.

Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Espainiako Behatokiak urtero txosten bat argitaratzen du, Ikerketa Soziologikoen Zentroak egindako zundaketa oinarri hartuta. Azterlan horretako iritzi-datuak Ikerketa Soziologikoen Zentroak 2008ko irailean eta urrian egindako immigrazioarekiko jarreren inkestari dagozkio.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa