(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Txileko herria zoriondu du, Atacamako meatzariak salbatzeko agertu duen elkartasunagatik asteazkena, 2010.eko urriak 13

Nafarroa eta Txile lotuta daudela nabarmendu dute, nafar asko daudelako han bizitzen


Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du Txileko herria eta agintariak zoriontzea, Atacamako San Jose meatzean harrapatuta geratutako 33 meatzariak salbatzeko agertu duten elkartasunagatik.

Foru Gobernuaren iritziz, giza ekintza solidario horretan herrialde osoa eta agintari guztiak inplikatzea eredugarria da mundu osoarentzat, eta ezbehar eta istripu larriei aurre egiteko balio behar du.

Txilera joanda eta han finkatuta nafar asko daude, eta Txileko Nafarroako Etxea da horren erakusgarri (Sebastian Piñera gobernuburu txiletarrak ere erro nafarrak dauzka). Horregatik, Nafarroako Gobernuaren iritziz ezinbestekoa da Txile zoriontzea; erabakiaren jakinarazpena Espainiako Txileko enbaxadara ere bidaliko dute. Azkenik, azpimarratu dute Txilek garrantzi handia duela foru erkidegoko esportazio ekonomian eta baita Nafarroako nazioarteko lankidetza politikan ere .


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa