(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 2011ko Aurrenkontuetan 4.188,3 milioi ezarri dira berreskuratze ekonomikoa bultzatu eta gizarte gastuari eusteko asteazkena, 2010.eko urriak 13

2010eko gastuarekin alderatuta %5,01eko murrizketa egin da, Estatuko beherakada eta autonomia-erkidegoetako batez besteko beherakada baino txikiagoa


Transcripción textual del video

Nafarroako 2011ko Aurrekontu Orokorren Aurreproiektuan 4.188,3 milioi euroko gastua ezarri da. Kopuru hori Nafarroak 2010ean abiatutako berreskuratze ekonomikoa bultzatzera bideratuko da. Modu horretan, enplegua sortu eta gizarte-gastua mantenduko da.

Zehatz esanda, Nafarroako 2011ko Aurrekontuetan 2010ekoekin alderatuta %5,01eko beherakada egon da. Álvaro Miranda bigarren presidenteordearen eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren esanetan, "beherakada albait txikiena izan da, herrialde osorako onetsitako zor publikoaren murrizketa kontuan hartuta". 2011n, Nafarroak 243,6 milioiko zorpetzea aurreikusi du (BPGd-ren %1,3), 2010ko aurrekontuetan baino 251,5 milioi gutxiago (495 milioi, %2,75).

 


Aurrekontu-banaketaren irudia

Aurrekontuen Aurreproiektuak zuzkiduren erdia baino gehiago gizarte-gastura bideratuko du

Nafarroako 2011ko Aurrekontu Orokorren Aurreproiektuan 4.188,3 milioi euroko gastua ezarri da. Kopuru hori Nafarroak 2010ean abiatutako berreskuratze ekonomikoa bultzatzera bideratuko da. Modu horretan, enplegua sortu eta gizarte-gastua mantenduko da.

Horiek dira Nafarroako Gobernuak 2011ko aurrekontuen Aurreproiektua onestean finkatutako oinarrizko bi helburuak. Hain zuzen ere, helburu horiek ekonomia eta gizarte politikaren zutabeak dira, gastu gaitasunak behera egin duen arren. Aurrekontua bihar igorriko da Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseilura azken horrek irizpena eman dezan, proiektua onetsi eta Foru Parlamentuan aurkeztu aurretik.

Zehatz esanda, Nafarroako 2011ko Aurrekontuetan 2010ekoekin alderatuta %5,01eko beherakada egon da. Álvaro Miranda bigarren presidenteordearen eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren esanetan, "beherakada albait txikiena izan da, herrialde osorako onetsitako zor publikoaren murrizketa kontuan hartuta". 2011n, Nafarroak 243,6 milioiko zorpetzea aurreikusi du (BPGd-ren %1,3), 2010ko aurrekontuetan baino 251,5 milioi gutxiago (495 milioi, %2,75).

Horrez gain, Miranda presidenteordeak esan duenez, "krisi ekonomikoan egindako kudeaketari esker, Nafarroa 2011rako aurrekontuak gutxien murriztu behar dituen autonomia-erkidegoetako bat da. Zehatz esanda, Estatuko murrizketaren batez bestekoa %7,9 da (%15,6 Ministerioen gastua soilik kontuan hartzen bada). Bestalde, autonomia-erkidego guztiek iragarritako murrizketen batez bestekoa %8 eta %9 bitartekoa da, eta Nafarroan %5,01 soilik izango da".


Alvaro Miranda

Miranda kontseilaria prentsaurrekoan

Aurrekontuen giltzarriak

Nafarroako 2011ko Aurrekontuen bidez aurrekontu-oreka bilatu nahi da eta defizit publikoa murriztu. Miranda kontseilariak azaldu duenez, krisi ekonomikoari diru-kutxa publikoek izandako sarrerak baino benetako gastu handiagoarekin aurre egin ondoren, Nafarroa 2010ean zero defizitera itzuliko da eta hala aurreikusi du 2011ko ekitaldirako ere.

Aurrekontuen bigarren giltzarria enplegua sortzeko jarduera ekonomikoari emandako bultzada da. Ildo horretatik, aurrekontuetan Nafarroa 2012 Planari bultzada berria ematea aurreikusi da, azpiegituretan eta ekoizpen-zuzkiduretan inbertsioak eginda; xede horretarako 259,7 milioi euroko finantzaketa egongo da. Zenbateko horri Planak 2011rako ezarritako aurrekontuz kanpoko finantzaketa gehitu behar zaio (440,6 milioi euro). Hori dela eta, datorren urtean inbertsioaren zifra osoa 700,3 milioi eurotik gorakoa izango da.

 

Ildo horretatik, aipatzekoa da 2011n Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren lanak hasiko direla, eta Foru Gobernuak 43,2 milioi euroko inbertsioa egingo duela. Horrela, lanen hasiera aurreratuko da, eta ADIF 2013an hasiko da ordaintzen.

Inbertsio publikoa jarduera eta enplegua sortzeko motor ekonomikoa izateaz gain, aurrekontuetan apustu indartsua egingo da I+G+b-n inbertitzeko, 137,6 milioi eurotik gora, hau da, ekimen publikoaren BPGd-ren %0,72. Era berean, Enplegu Planak 57,1 milioi euro izango ditu kontsignatuta 2011n eta krisiaren aurkako neurriak garatzeko beste 77,3 milioi euro egongo dira, batez ere, lanpostuak sortzera bideratuta. Krisiaren aurkako beste neurri batzuen artean, aipatzekoak dira gizarte-enplegu babestua mantentzea eta Oinarrizko Errenta jasotzen duten pertsonen kontratazioa sustatzea, langabeen kontratazioa eta prestakuntza sustatzea, ekintzaile berriak babestea, etxebizitzen zaharberritzea bultzatzea, turismo-sektorea bultzatzea, hiriko merkataritza dinamizatzea, lehiakortasun bono berriak ETEentzat, IEN Plana (Ibilgailu Elektrikoa Nafarroan), eta talentua erakartzea.



Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
101013_PresentaciónAnteproyectoPGN2011.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa