(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Mario Vargas Llosa zoriondu du, Literaturako Nobel Saria eman diotelako asteazkena, 2010.eko urriak 13

Idazleak Nafarroarekin duen lotura eta gaztelaniaren alde egin duen apustua nabarmendu dituzte


2005eko ekitaldiko irudia, Sanz Lehendakariak eta Alvaro Marinok, Nafarroako Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileko buruak, Vargas Llosari Nafarroako Erreinuko Sotolari Nagusiaren Saria eman ziotenekoa. ( irudia handitu )

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du Mario Vargas Llosa idazlea zoriontzea, joan den ostegunean Literaturako Nobel Saria eman ziotelako, munduan den literatura sari garrantzitsuena, alegia.

Gobernuak nabarmendu du idazleak baduela bere lotura Nafarroarekin: 1975ean San Fermin jaiak ezagutzera etorri zen, turista gisa; 2002an Nafarroako hiru bitxi turistiko nagusiak ikustera (Bardeak, Erriberri eta Bertizarana); eta 2005ean, modu ofizialean, Nafarroako Erreinuko Sotolari Nagusiaren Saria jasotzea, Nafarroako Gobernuko Lehendakari Miguel Sanz Sesmaren eskutik.

Foru Gobernuak nabarmendu du, halaber, idazlearen literatura ibilbidea luzea dela, 40 urtean arrakasta ugari lortu dituela eta gaztelaniaren aldeko apustua egin duela.

Vargas Llosa baino lehen, gaztelaniaz idazten duten hamar idazlek jaso dute Literaturako Nobel Saria. Azkena Octavio Pazek, 1990ean.

Jorge Mario Pedro Vargas Llosa (Arequipa, Peru, 1936) XX. mendeko 60. eta 70. hamarkadetako narratiba hispanoamerikarraren boomaren ordezkari garrantzitsuenetako bat da; baita pentsalari politiko eta literatura kritikari gailena ere.

Idatzi ditu, besteak beste, "La casa verde" (1965), "Pantaleón y las visitadoras" (1973) eta "La tía Julia y el escribidor" (1977); eta orain "El sueño del celta" eleberria prestatzen ari da (azaroan argitaratuko dute seguru asko).

Vargas Llosak beste bi sari garrantzitsu ere jaso ditu: Cervantes Saria, 1994an, eta Asturiasko Printzearen Saria, 1986an.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa