(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak "Estudios de la Administración desde la Administración" liburua aurkeztu du asteazkena, 2010.eko urriak 13

Nafarroako Gobernuak argitaratu du eta Ignacio Bandres Urrizaren hil ondoko omenezko obra kolektibo bat da


Sanz Lehendakaria, liburuaren egileak eta Ignacio Bandresen senideak

Ignacio Bandresen omenezko "Estudios de la Administración desde la Administración" liburua aurkeztu dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, "Estudios de la Administración desde la Administración" liburua aurkeztu du gaur goizean Iruñean. Liburu horretan erakunde publikoen errealitatea zertan den azaldu dute Nafarroako erakunde nagusietan ardura handiko karguak dauzkaten, edo eduki zituzten, hogei langile publiko nabarmenek.

Lana Nafarroako Gobernuak argitaratu du, Ignacio Bandres Urrizaren hilondoko omenaldi gisa. Bandres Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari gerente izan zen azken bi legealdietan, baita Foru Gobernuaren Funtzio Publikoko arduradun nagusi ere 1991tik 2003ra, eta iaz hil zen, gaixotuta.

Liburua gai juridikoei buruzko Pro Libertate bildumako 23. alea da; bilduma hori Bandres berak sustatu zuen 2003an, NAPIko zuzendaritzatik.

Liburua bultzatu du lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak, Javier Caballero Martinezek, Bandresen omenaldi gisa, eta NAPIko idazkari nagusiak, Tomas Rodriguez Garrazak, koordinatu du; liburuan hogei egileren idazkiak bildu dituzte.

NAPIko Pio Baroja aretoan egin duten aurkezpenera bertaratu dira Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday; Kultura eta Turismoko kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon; Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, Jose María Roig Aldasoro; eta NAPIko zuzendari gerentea eta idazkari nagusia, Gregorio Eguilaz Gogorza eta Tomas Rodriguez Garraza, hurrenez hurren.

Ekitaldian izan dira, baita ere, Lehendakaritzako kontseilari ohiak, Aladino Colin eta Rafael Gurrea, liburuko idazkien egileak, Bandresen senideak eta beste hainbat jende ezagun.

Ignacioren seme Maximo Bandresek, familiaren izenean, "eskerrak" eman dizkie Nafarroako Gobernuko agintariei, 40 urtean aitagan "uste osoa" jartzeagatik eta aita "foru erkidegoko historiaren parte bihurtzeagatik".

Halaber, esan du senideentzat "herentzia onena" izan dela "familia maitatu izana" eta "zintzotasuna, leialtasuna eta nork bere buruarekiko eta besteekiko errespetua" erakutsi izana.

Ildo berean, Sanz Lehendakariak honako hau esan du: "Ignacio Bandres oso presente egon da gure artean eta egongo da beti, pertsona, langile eta funtzionario gisa eredugarria izan baitzen; lanean ahalegin handia egiten zuen, eta Nafarroa hobetzea, modernizatzea, garatzea eta aitzindari bihurtzea izan zuen helburu beti, aurrerakuntza eta ongizatea sustatzea".

Liburuaren 800 ale argitaratu dituzte eta 18 euroan salduko dituzte.

Eros daiteke Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsean (Navas de Tolosa 21, Iruña) eta zuzenbide gaietan espezializatutako liburu-dendetan. Gainera, Pro Libertate bilduman lehen aldiz, liburua formatu digitalean eta liburu elektroniko gisa aterako dute laster.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Intervención del Presidente Sanz

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa