(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak ia 2 milioi euro bideratu ditu “Nafarroa 2011 Bekak” deialdira osteguna, 2010.eko urriak 14

40 emango dituzte, hiru modalitatetan: programa orokorra, Fulbright bekak eta Nafarroa-Enpresa bekak


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak "Nafarroa 2011 Bekak" deialdia onetsi du, hiru modalitatetan: programa orokorra, Fulbright-Nafarroa bekak, eta aurtengo berrikuntza moduan, Nafarroa-Enpresa bekak. Ekimen honen aurrekontu osoa 1.865.000 eurokoa da.

40 onuradun egongo dira guztira. Beka horien bidez, espedienterik onenak eta lanbide-ibilbiderik onenak dituzten nafar gazteek masterrak egin ahal izango dituzte atzerriko bikaintasun-zentroetan, ondoren Nafarroara eskuratutako trebakuntza eta talentua ekarriz.

Guy Vanover, Juan Franco eta Francisco Arasanz

Guy Vanver, Juan Franco eta Francisco Arasanz, Nafarroa 2011 Beken aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak "Nafarroa 2011 Bekak" deialdia onetsi du, hiru modalitatetan: programa orokorra, Fulbright-Nafarroa bekak, eta aurtengo berrikuntza moduan, Nafarroa-Enpresa bekak. Ekimen honen aurrekontu osoa 1.865.000 eurokoa da.

 

40 onuradun egongo dira guztira. Beka horien bidez, espedienterik onenak eta lanbide-ibilbiderik onenak dituzten nafar gazteek masterrak egin ahal izango dituzte atzerriko bikaintasun-zentroetan, ondoren Nafarroara eskuratutako trebakuntza eta talentua ekarriz.

Deialdia gaur aurkeztu dute Juan Franco Pueyo Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusiak, Guy Vanover Espainiako Fulbright Beken Programako arduradunak eta Francisco Arasanz Seral Nafarroako Industria Elkarteko zuzendari nagusiaren ondokoak.

Programa orokorra

 

Programa orokorrean 30 beka emango dituzte gehienez 2 urte eta erdiko iraupena izango duten masterretarako. Xedea Nafarroako ekoizpen ehunera atzerriko lehen mailako unibertsitateetan egindako ikasketen bidez azken berrikuntzak eta ekarpenak ekarriko dituen taldea sortzea da, batez ere MODERNA Planak ezarritako lehentasunezko sektoreetan. Beka eskatzeko epea 2011ko maiatzaren 7tik ekainaren 3ra izango da. Batez besteko esleipena 50.000 eurokoa izango da matrikula, mantenu gastuak eta joan-etorriak ordaintzeko.

Fulbright-Nafarroa bekak

Modalitate honetan 5 beka egongo dira, eta horien bidez, Estatu Batuetako unibertsitateetan masterrak egiteko laguntzak emango dira. Fulbright Batzordeak kudeatuko ditu. Beka hauek deitzen dituzten bigarren urtea da. Hori dela eta, Fulbright beka Espainian lortu dutenen %20 nafarrak dira.

Nafarroa-Enpresa

 

Atal hau aurtengo berrikuntza nagusia da. Gaur egun Nafarroan kokatuta dauden enpresekin kontratu-lotura duten profesional gazteei zuzenduta daude. 5 beka dira, eta Gobernuak matrikularen gastuak ordainduko ditu. Enpresak eta exekutibo gazteak bidaia eta mantenua ordainduko dituzte, itundutako baldintzetan. Beka eskatzeko epea gaur, 2011ko urriaren 14an, ireki eta ekainaren 3an itxiko da.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Presentación "Becas Navarra 2011"

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa