(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideak euskarazko zinema ziklo bat antolatu du 37 herritan osteguna, 2010.eko urriak 14

Lehenbiziko emanaldia Sarrigurenen egingo dute (Egues), ostiralean: "Doraemon eta mundu galdua" haurrentzako animazio filma jarriko dute


Euskarazko zinema zikloaren kartela

Euskarabideak euskarazko zinema ziklo bat antolatu du 37 herritan ( irudia handitu )

Euskarabideak euskarazko zinema ziklo bat antolatu du: foru erkidegoko 37 herritan emango dituzte filmak, urrian eta azaroan.

Guztira 44 emanaldi egingo dituzte, guztiak doakoak.

Lehenbiziko emanaldia Sarrigurengo ikastetxe publikoan egingo dute, urriaren 15ean, arratsaldeko 17.00etan: "Doraemon eta mundu galdua" haurrentzako animazio filma jarriko dute.

Guztira, haurrentzako hiru pelikula eta helduentzako bat aukeratu dituzte.

Haurrentzat, aipatu filmaz gain, "Goazen Ilargira!" eta "Ponyo Amildegian" animazio filmak jarriko dituzte. Eta helduentzat zortzi Oscar sari irabazi zituen "Slumdog millionaire".

Hurrengo emanaldiak izango dira hilaren 16an, 11.30ean, Zubiriko kiroldegian (Esteribar); eta hilaren 17an, arratsaldeko 18.00etan, Agoitzeko kultur etxean. Bi emanaldi horietan "Ponio amildegian" jarriko dute.

Ekimen hori Euskarabideak aisia eta olgeta eremuetan euskararen erabilera sustatzeko daukan programa orokorraren barruan dago.

Pelikula guztiak euskaraz emango dituzte eta herri batzuetan gaztelaniazko azpitituluak jarriko dituzte.
Dokumentazioa:
Calendario y sinopsis de las películas proyectadas

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa