(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hasi da otsailean egingo den Punto de Vista Jaialdiaren VII. ediziorako filmen hautaketa osteguna, 2010.eko urriak 14

61 lan aurkeztu dituzte eta jaialdian hogei bat baino ez dira lehiatuko


Jaialdiaren 7. edizioko kartela.

Nafarroako Gobernuak NIAZI fundazioaren bidez antolatutako Punto de Vista zinema dokumentalaren jaialdiak aste honetan hasi du jaialdiaren zazpigarren edizioan lehiatuko diren hogei bat film hautatzeko prozesua. Jaialdia Iruñean egingo da 2011ko otsailaren 22tik 27ra. Hautaketaren emaitza abenduaren amaieran jakinaraziko dute.

61 herrialdetako filmak iritsi dira. Gehienak Espainiakoak, Estatu Batuetakoak, Frantziakoak, Poloniakoak, Mexikokoak, Argentinakoak eta Erresuma Batukoak dira. Hautaketa fase honetara beste herrialde batzuetako lanak ere aurkeztu dituzte: Israel, Taiwan, Australia, Turkia, India, Kanada, Mozambike eta Korea.

Hautatutako filmek Jaialdiko sariak eskuratu ditzakete: Punto de Vista Sari Nagusia film onenari, 10.000 eurokoa, Jean Vigo saria zuzendaririk hoberenarentzat, 5.500 eurokoa, eta Film laburrik hoberenarentzako saria, 3.500 eurokoa. Jaialdiak 1.250 euroko bi aipamen berezi ere emango ditu. Bestalde, ikusleen sari berezia film hoberenarentzat ere emango dute, 2.500 eurokoa.

Aaron Hueyren argazki bat, edizio honetako irudia



2007an abiatutako bideari jarraituz, Punto de Vista Jaialdiak argazkilari profesional baten irudia erabili du 2011ko otsailaren 22tik 27ra egingo den edizio honetako kartela sortzeko. Oraingoan Aaron Huey argazkilariak jaialdiari "Walk across America" segidako argazki baten eskubideak laga dizkio, zazpigarren edizioko irudia izan dadin. Aurretik beste horrenbeste egin dute Clemente Bernard, Matías Costa, Ellen Koi eta Vicent Fournier-ek.

2002an, Aaron Hueyk eta Cosmo txakurrak 5.388 kilometro egin zituzten oinez Kaliforniako Encinitas hiritik New Yorkera. Komunikabideetan ez zen ezer esan. Punto de Vista jaialdiaren 2011ko edizioko irudia bakarka egindako txango horretan atera zuen, 38. egunean, 1.168. kilometroan, Quemado hirian, Nuevo Mexicon.

Ondoren, Hueyk bi urte eta erdiko atsedenaldia egin zuen argazkigintzan artistentzako Hueyhaus programa abian jartzeko, Pecos ibaian, Santa Feren ekialdean.

Aaron Huey ohiko lankidea da hainbat aldizkaritan, hala nola: the Smithsonian Magazine, Harpers, The New Yorker, the New York Times eta National Geographic. Hainbat argazki atera ditu: Afganistango talibanen segadak, antzinatasunen kontrabandoa Malin, tenplu galduak Burman eta marrazoak frantziar Polinesian. PDNren (Photo District News) sarirako izendatu zuten 2007an eta hainbat sari lortu ditu, besteak beste, NPPA (National Press Photographers Association) eta POYi (Pictures of the Year internacional) ospetsua. Gaur egun liburu batean eta film batean lan egiten ari da. Batean zein bestean 5 urtez Hego Dakotako Pine Ridge Indiarren Erreserban argazkiak ateratzen egindako lana kontatzen da.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa