(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilariak ziurtagiriak eman dizkie Europako Bide Segurtasunaren Gutuna sinatu duten Udalei ostirala, 2010.eko urriak 15

Gutunaren helburua da laneko zirkulazio istripuak prebenitzea


Kontseilaria, Europako Gutuna sinatu duten Udaletako alkateak eta politika eta osasun arloko ordezkari batzuk. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuan (NLOI), ziurtagiriak eman dizkiete Europako Bide Segurtasunaren Gutuna sinatu duten Udalei, eta ekitaldian Osasun kontseilariak, Maria Kutz Peironcelyk parte hartu du. Gutun horren helburua da laneko zirkulazio istripuak murriztea.

Hona hemen ziurtagiriak jaso dituzten herriak: Altsasu, Antsoain, Barañain, Baztan, Berriozar, Castejon, Corella, Egues, Lodosa, Erriberri, Azkoien, Zangoza, Zizur Nagusia eta Mairagako eta Izarbeko mankomunitateak. Ekitaldian parte hartu dute, baita ere, Jesus Maria Garcia Antonek, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko buruak; Alberto Margallo Lanak, NLOIko zuzendari gerenteak; eta gutuna sinatu duten herrietako toki erakundeetako ordezkariak. Halaber, bideokonferentzia bide part hartu du Daniele Faccincarik, Europako Bide Segurtasunaren Gutunaren Italiako eta Espainiako erreferenteak.

Gutuna sinatzea Nafarroako Laneko Segurtasun Institutuak sustatu du. Helburua da herritarrak, enpresak eta toki erakundeak sentsibilizatzea lana dela eta egiten ditugun joan-etorrietan istripuak prebenitzeko.

Jarduera hori Nafarroako Bide Segurtasunerako Estrategiaren (2005-2012) barruan dago.

Nafarroan, hildakoak eragindako ezbeharren %52 eta ezbehar larrien %20 gertatzen dira lanerako joan-etorrietan (in itinere) eta lanaldian.

Gaurko ekitaldia Udalei eta toki erakundeei ziurtagiriak emateko egiten den bigarrena da.

Iaz udalerri hauek jaso zituzten ziurtagiriak: Beriain, Burlata, Cascante, Cintruenigo, Lizarra, Uharte, Iruña, Noain, Tafalla, Tutera, Atarrabia, Aranguren Ibarra eta Iruñeko eskualdeko mankomunitatea.

Ekitaldian Jesus Maria Garcia Antonek hitz egin du eta esan du Udalerri eta Kontzejuen Federazioak bideko segurtasunaz sentsibilizatzeko jarduerak egiten dituela eta gai horrek alkate guztien agendetan behar duela egon, ezbeharrek kalte sozial, pertsonal eta ekonomiko handiak eragiten dituztelako.

Horregatik, Federazioak toki erakundeek Europako Gutuna sinatzea sustatzen du, bide segurtasunari buruzko hitzaldiak ematen ditu foru erkidegoko herrietan eta banan-banako aholkuak ematen dizkie toki erakundeei, haiek hala eskatuz gero. Gainera, Federazioaren web orrian bideko segurtasunari buruzko atal bat jarri dute, tresna didaktiko gisa.

Ondoren, Daniele Faccincarik azaldu du, bideokonferentzia bidez, Europako Gutuna bide segurtasuneko jardunbide egokiak zabaltzeko plataforma bat dela. Gutunean bide segurtasunaren gaineko hainbat konpromiso bildu dituzte eta Gutuna sinatu duten Europako 1.900 herriek konpromiso horiek bere egin dituzte.

Gero, Pachi Elizaldek bere esperientziaren berri eman du, Europako Gutuna sinatu duen Udal baten ikuspegitik.

Izan ere, Iruñeko Udalak bere gain hartzen du erabat gai hori, eta hainbat jarduera gauzatzen ditu: haurrak prestatzea, kontrol neurri pasiboak hartzea (semaforoak aldatzea, adibidez), ezbehar gehien gertatzen diren lekuak antzematea eta diagnostikoak egitea, oinezkoentzako pasabideak hobetzea (ia ezbehar guztiak gertatzen direlako ibilgailuak oinezkoak harrapatuta), pasabide asimetrikoak jartzea (oinezkoak ibilgailua geratzen den lekutik urrunago gera daitezen eta gidariek oinezkoak errazago ikus ditzaten) eta bidegurutzeak hobetzea, besteak beste.

Azkena Kutz kontseilariak hitz egin du eta esan du osasuna dela gizarte gai garrantzitsuenetako bat eta gizarte arlo guztietara zabaldu nahi duela, bide segurtasunera barne

.

  

 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa