(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Tuterako suhiltzaileen parkea bisitatu du ostirala, 2010.eko urriak 15

Oraintsu erositako 30 metroko eskailera kamioi berria ikusi du


Sanz Lehendakaria eta Tuterako alkatea

Sanz Lehendakaria eta Tuterako alkatea hiriko suhiltzaileen parkeak eskuratu duen eskailera berrian.

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak Tuerako suhiltzaileen parkea bisitatu du gaur goizean. Hain zuzen ere, parke horrek oraintsu 30 metroko eskailera kamioia estreinatu du. Modu horretan, Nafarroako lurralde-esparruan mota horretako ibilgailuak hedatzeko fasea osatu da.

Sanzek hurrengo hauek izan ditu alboan: Juan Ramón Rábade Iraizoz Barne zuzendari nagusia; David Sainz Jiménez Nafarroako Larrialdi Agentziako zuzendari kudeatzailea; Luis Casado Oliver Tuterako alkatea; eta Tuterako zenbait zinegotzi.

Nafarroako Larrialdi Agentziako su-itzaltze zerbitzuak lau eskailera kamioi ditu; beste hirurak Cordovillako suhiltzaileen parke nagusian, Iruñeko Trinitarioen parkean eta Lizarrako parkean daude.

30 metroko autoeskailera automatikoa duen ibilgailua da eta 511.846 euro ordaindu dute. Gehieneko altuera 32 metrokoa da eta gehieneko pisu onargarria, 15.000 kg-koa. Otzaran 3 pertsona eta 270 kg-ko zama sartzen dira. Aurretik beste eskailera kamioi bat zegoen, 1986koa, 71.482 km baino gehiago zituena.

Aipatzekoa da Nafarroako suhiltzaileen parke guztietan 120 ibilgailu astun daudela guztira, sua itzaltzeko eta salbamendurako.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa