(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan titietako minbiziaren ondoriozko heriotza tasa %36 jaitsi da azken 20 urteetan asteartea, 2010.eko urriak 19

Gaur 20. urteurrena ospatzen duen gaixotasunaren detekzio goiztiarreko programaren datuak dira


Transcripción textual del video

Titietako Minbiziaren Detekzio Gozitiarreko programa abian jarri aurretik eta ondoren (1989 eta 2004 bitartean) ikusi den heriotza tasak %36ko beherakada izan du, eta ehuneko horri gaur egun ere eusten zaio. Beherakada hori %62koa da 50 eta 69 urte bitartean, programa honen funtsezko helburua. Hala jakinarazi dute programaren 20. urteurrena ospatzeko ekitaldian, gaur goizean Nafarroako Jauregian egin dena, María Kutz Peironcely Osasun kontseilaria buru zela.

Osasun Publikoaren Institutuak antolatuta, ekitaldi hau gaur, urriak 19, egin da, Titietako Minbiziaren aurkako Munduko Egunean. Ekitaldian programan parte hartzen duten estamentu desberdinetako profesionalek parte hartu dute, baita "Saray" Titietako Minbiziaren Nafarroako Elkarteko ordezkariek eta Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteko ordezkariek ere. Ekitaldian programan parte hartu duten emakume guztiei aitorpen berezia egin nahi izan zaie, larrosak emanda (jomuga biztanleriaren %85 baino gehiago).

Ekitaldian parte hartu duten pertsonak

Titietako Minbiziaren aurkako Munduko Egunean parte hartu duten pertsonak Nafarroako Jauregiaren fatxadaren aurrean jarritako begizta arrosaren ondoan. ( irudia handitu )

Titietako Minbiziaren Detekzio Gozitiarreko programa abian jarri aurretik eta ondoren (1989 eta 2004 bitartean) ikusi den heriotza tasak %36ko beherakada izan du, eta ehuneko horri gaur egun ere eusten zaio. Beherakada hori %62koa da 50 eta 69 urte bitartean, programa honen funtsezko helburua. Hala jakinarazi dute programaren 20. urteurrena ospatzeko ekitaldian, gaur goizean Nafarroako Jauregian egin dena, María Kutz Peironcely Osasun kontseilaria buru zela.

Osasun Publikoaren Institutuak antolatuta, ekitaldi hau gaur, urriak 19, egin da, Titietako Minbiziaren aurkako Munduko Egunean. Ekitaldian programan parte hartzen duten estamentu desberdinetako profesionalek parte hartu dute, baita "Saray" Titietako Minbiziaren Nafarroako Elkarteko ordezkariek eta Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteko ordezkariek ere. Ekitaldian programan parte hartu duten emakume guztiei aitorpen berezia egin nahi izan zaie, larrosak emanda (jomuga biztanleriaren %85 baino gehiago).

Zehatz sanda, ekitaldian esan dutenez, programa abian jarri aurretik (1987-1989) eta jarri ondoren (2002-2004) ikusi den heriotza tasak %36ko beherakada izan du, eta beherakada %41ekoa da orain arte behatutako joeraren arabera balioetsitako balioa kontuan hartzen bada. Programa abian jarri aurreko aldiaren eta abian jarri osteko aldiaren arteko konparazioa egitea ez da erraza, programatik kanpoko beste faktore batzuek eragina izan dezaketelako. Zaila da faktore horien guztien eragina kalkulatzea, baina garrantzitsua da esatea heriotza tasaren beherakadarik handiena baheketa programak bereziki ukitutako adin-taldean gertatu dela, 50 urtetik 69 urtera. Hala ere, beherakada hori ezin zaio baheketari soil-soilik esleitu. Programak ukitu ez dituen taldeetan, egindako proiekzioen arabera, kalkulatutako beherakada %22 da, eta 50-69 urteko taldean, aldiz, %62.

45 eta 69 urte bitarteko emakumeei zuzendutako programa

Nafarroako Tumoreen Erregistroko datuen arabera, emakumezkoen minbizi kasuen %30 inguru eta tumore gaiztoen ondoriozko heriotzen %15 titietako minbiziari dagozkio, baina gaur egun minbizi horri buruz dagoen ezagutza mugatua da, ohiko arrisku-faktoreen bidez kasuen %50 baino gutxiago azaldu daitezke eta. Hori dela eta, heriotza tasa murrizteko metodo baliagarria detekzio goiztiarra da. Modu horretan, Nafarroako Gobernuak, Osasun Departamentuaren bidez, titietako minbizia osasun arazo moduan jorratzeko beharra ikusi zuen eta 1990ean Titietako Minbiziaren Detekzio Goiztiarraren programa abian jartzea erabaki zuen. Programa horren xedea tumore horren ondoriozko heriotza tasa murriztea da. 1990eko martxoaren 3an jarri zen abian eta 2010eko irailean hamargarren itzulia amaitu da.

Programaren jomuga biztanleria Nafarroan bizi diren emakume guztiak dira, 45 eta 69 urte bitartekoak. Azken datuen arabera, 96.786 emakume dira. Emakume horiek sentsibilizatzea alderdi garrantzitsuenetako bat da eta, beraz, hasiera-hasieratik, aurrekontu osoaren ehuneko handi bat informazio- eta komunikazio-estrategietan erabili da. Emakumeen talde hori udal erroldari esker identifikatzen da. Emakume horiek gonbidapen-gutuna jasotzen dute azterketarako erreserbatutako egunarekin eta orduarekin. Batez ere, mamografiak egiten dira, eta azterketa bi urterik behin egiten da.

Gaur egun sistema digitalizatua erabiltzen da eta, horri esker, erradiazio dosiak murrizten dira, irudiaren tratamendua egin daiteke, pelikula erradiografikoak eta errebelazioko likidoak ezabatzen dira, osasun sistemako beste puntu batzuetatik kontsultatu daiteke eta historia kliniko informatizatura gehitu daiteke. Azterketen arteko tartea, oro har, bi urtekoa izaten da, baina, kasu batzuetan, bitarteko azterketa egiten da (urtero). Tumore gaiztoren baten susmoa egonez gero, emakumeak erreferentziako ospitaleetara bidaltzen dituzte prozesu diagnostiko eta terapeutikoa osatzeko.

Emakumeen %85ek baino gehiagok programan parte hartzen dute

Programa hasi zenetik 2008ko abenduaren 31ra arte (gaur egungo ebaluazioaren itxiera data), 638.085 gonbidapen egin dira. Parte-hartzea %85etik gorakoa izan da, eta programan sartzen diren emakumeen parte-hartzea %81,81ekoa da. Aztertu den aldian ez da aldaketarik egon.

Egindako azterketa guztietatik 556.263tan, %9,19tan, proba osagarriren bat egin behar izan da. Zifra horrek modu esanguratsuan behera egin du, lehenengo itzuliko %20tik aztertutako azken urteko %5,47ra. Horrek esan nahi du programaren kalitatea hobetu dela eta emaitza faltsu-positiboak eragindako ondorio kaltegarrietan murrizketa garrantzitsua egon dela. Ehuneko hori modu esanguratsuan aldatzen da adinaren arabera (adina txikiagoa den neurrian, proba osagarrien ehunekoa handiagoa da) eta azterketa motaren arabera (programan lehenengoz parte hartzen duten emakumeen artean handiagoa da).

1.000 emakumetik 6k izaera inbaditzaileko proba osagarriren bat behar izan dute, tumore gaiztoaren diagnostikoa baieztatzeko edo baztertzeko (zifra hori aldatu egiten da adinaren eta azterketa motaren arabera). Erreferentziako ospitaleetan egindako proba inbaditzaileen mota aldatu egin da programaren bilakaeran. Gaur egun, tumore gaiztoaren diagnostikoa duten ia emakume guztiek baieztapen diagnostikoa ebakuntza kirurgikoaren aurretik izaten dute, eta beraz, ebakuntzaren kalitatea handitu egiten da, denborari eta formari dagokienez programatu egiten baita. Bestalde, gongoil zentinelaren teknika gehitzean linfadenektomien kopuruak behera egin du nabarmen (linfa-gongoilak erauztea), eta beraz, horren eraginez, emakumeen bizi kalitateak gora egin du.

Antzemandako tumore inbaditzaileen %32,79k 10 mm-ko neurria edo txikiagoa dute. Tumore horien ezaugarriak programa abian jarri aurretik diagnostikatzen ziren tumoreen guztiz bestelakoak dira. Orduan 1-2 cm-tik gorako tumoreak diagnostikatzen ziren, eta gongoiletan eragina izaten zuten. Bestalde, gaixotasunaren fase goiztiar honetan dianostikatzeari esker, heriotza tasak behera egiteaz gain, tratamenduak ez dira horren inbaditzaileak eta, beraz, emakumeen bizi kalitatea asko hobetzen da. Une honetan, kasu guztietatik %20tan bakarrik egin behar da mastektomia.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa