(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Otsagabian bat egin dute “Dendak eskura” programarekin: establezimendu berri bat ireki dute asteartea, 2010.eko urriak 19

Otsagabiako establezimendua kontuan hartuta, 17 dira proiektuan parte hartzen duten Nafarroako herriak


Roig kontseilaria; dendaren sustatzailea, Matilde Elexpuru; eta NEBZEko zuzendaria, Carmen Leza. ( irudia handitu )

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, Jose Maria Roig Aldasorok, "Dendak eskura" sareko establezimendu berri bat inauguratu du gaur goizean Otsagabian, Labaria kaleko 36an dagoen lokal batean.

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarra medio (NEBZE), 1998. urtetik sustatzen du ekimen hori, turismo ahalmena duten landa eremuetan dendak sortzea eta modernizatzea errazte aldera. Zehazki, ekimenean parte har dezakete 300 eta 3.000 biztanle arteko herriek.

Ekitaldian egon dira, baita ere, NEBZEko zuzendari gerentea, Carmen Leza, Otsagabiako Udaleko zinegotzi bat, Mikel Zoco, eta dendaren sustatzailea, Matilde Elexpuru.

Denda berriaren izena da "Comercio a mano Gayarre". Lokalak bezeroentzako 82 metro koadro eta produktu ugari dauzka:

jaki freskoak, frutak eta barazkiak, aukerako txarkuteria, produktu ekologikoak, belarrak, artisau erara egindako nekazaritza elikagaiak, esnekiak, pastelak, jaki lehorrak, drogeriako gauzak eta izozkiak.

Establezimendua martxan jartzeko, NEBZEk honako hauek eskaini dizkio ekintzaileari, besteak beste: bideragarritasun azterlana egiteko zerbitzuak, aholkularitza (lokala diseinatzea eta antolatzea, produktuak aukeratzea eta saltokian jartzea, merchandising, e.a.), gestioa informatizatzea eta hornitzaileekin harremanetan jartzea.

Halaber, 18.000 euro jaso ditu Abiatzeko Kapital Funtsetik. Funts hori NEBZEk Nafarroako Kutxarekin elkarlanean antolatu duen finantza tresna bat da; helburua da negozio bereziak abian jartzen laguntzea, interesik gabeko maileguekin eta abal gisa bideragarritasun plana bakarrik hartuta.

Otsagabian ez ezik, herri hauetan ere badaude era horretako establezimenduak: Acedo, Agoitz, Arantza, Erratzu, Ezkaroze, Igantzi, Izaba, Ororbia, Olatzagutia, Puiu, Mendigorria, Narbarte, Erronkari, Figarol, Elo eta Orotz-Betelu

.

"Dendak eskura" sarea

Nafarroako Gobernuak 1998an jarri zuen martxan jarduera programa hori, batetik, turismo ahalmena duten landa herrietan dendak ez ixteko eta denda berriak irekitzeko; eta bestetik, biztanleen bizi kalitatea hobetzeko eta enplegua sortzeko.

Programa horretan 56.000 euro jartzen ditu urtero Nafarroako Gobernuak.

Zehazki, programaren helburuak hauek dira: dendak ez ixtea eta merkataritza sektorean lanpostuak ez galtzea; landa eremuetako biztanleen bizi kalitatea hobetzea eta bisitari eta turistei arreta eta zerbitzu hobeak ematea; hainbat ekonomi jarduera sustatzea; landa eremuak jendez ez hustea; emakumeei lan merkatuan sartzen laguntzea; eta denda tradizionaletan berrikuntza komertziala eta gestio modu berriak sustatzea, informatizazio programekin

.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa