(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak UPNArekin eta NUrekin hitzarmena sinatu du ikasleek praktikak departamentuan egin ahal izateko asteartea, 2010.eko urriak 19

Xedea ikasleek prestakuntza nekazaritzaren, abeltzaintzaren, landa garapenaren eta ingurumenaren arloetan osatzea da


Transcripción textual del video

 

Gure unibertsitateetan gure gazteak trebatzen dira, eta lan-ibilbidean hauta ditzaketen bideetako batzuk Administrazioa, enpresa publikoak edo esparru pribatua izan daitezke. Era berean, guztiz beharrezkoa den landa-lanarekin harremanak izan daitezke, departamentu honek esparru horretan hainbat eskumen baititu, besteak beste, lagin-zuloak, bakeria suaren aurkako jarduerak (izurri mota bat) eta abeltzaintza-instalazioen ikuskaritzak.

Ez da ahaztu behar Nafarroako Garapen Ekonomikoaren Eredu berriaren, Moderna Planaren, arabera, nekazaritzako elikagaien sektorea eta ingurumen sektorea Nafarroak orainaldian egin beharreko apustu estrategikoetako bi direla. Beraz, profesional horien prestakuntza funtsezkoa da Nafarroaren etorkizunerako.

Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak Nafarroako Unibertsitatearekin (NU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (UPNA) hitzarmenak sinatu ditu gaur, graduko eta graduondoko ikasleek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan praktika espezializatuak egin ahal izateko eta modu horretan, nekazaritza, abeltzaintza, landa garapen eta ingurumen arloetan prestakuntza osatu ahal izateko. Hitzarmena Sanzberro kontseilariak, Jesús Arrondo Arbea UPNAren Unibertsitatea-Gizarte Fundazioko zuzendari kudeatzaileak eta Ignacio Uría Rodríguez Enpresa-NU Fundazioko zuzendari kudeatzaileak sinatu dute.

Prestakuntza praktikak zuzentzen zaizkie, batetik, kasuan kasuko ikasketetan unibertsitateko titulua lortzeko beharrezkoak diren kredituen ehuneko 50 gainditu dituzten UPNAko eta NUko ikasleei eta hirugarren zikloko ikasleei; eta bestetik, unibertsitateko tituludunei, hitzarmena sinatzen duten unibertsitateetako ikasleak izan zein ez, betiere, zentro horiek edo horien enpresa fundazioek antolatu eta/emandako graduondoko ikastaroetan matrikulatuta badaude eta aurretik titulazioarekin lotutako ordaindutako lan profesionalik gauzatu ez badute.

Ikasle horiek ikasgeletan ikusten ez diren kasu praktikoetan "entzule" moduan parte hartu ahal izango dute, hala nola lagin-zuloetan, bakteria-suaren aurkako jardueretan (izurri mota bat) eta abeltzaintza-instalazioen ikuskaritzetan. Hezkunza-lankidetzako programa horietako praktiken iraupena ez da izango ikasturtean 500 ordutik gorakoa, salbu eta iraupen luzeagoa izatea gomendatzen duten arrazoi oinarridunak daudenean; edonola ere, iraupena ezin da izan ikasturtean 600 ordutik gorakoa edo 12 hilabetetik gorakoa.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak akordio honen bidez bi unibertsitateen prestakuntza eginkizunean parte hartzen du, ikasleek prestakuntza praktiko, espezializatu eta unibertsitate-prestakuntzarekin bat datorrena eskuratzen baitute, etorkizunean lan merkatura sartzea errazteko. Hitzarmena gaur sartuko da indarrean eta hiru urteko iraupena izango du. Modu automatikoan luzatuko da epe berdinetan.

Kontseilariaren esanetan, hitzarmen hau sinatzea pauso garrantzitsua da nekazaritzako etorkizuneko profesionalen prestakuntzan unibertsitateekin zuzeneko lankidetza ezartzeko, "ekintza hori funtsezkoa baita nekazaritza sektore moderno eta iraunkorra ezartzeko, ingurumenaren zein ekonomiaren ikuspuntutik". Gogoan izan behar da Nafarroaren garapen ekonomikorako eredu berriaren, Moderna Planaren, arabera, nekazaritzako elikagaien sektorea eta ingurumen sektorea Foru Komunitateak orainaldian egin behar dituen apustu estrategikoetako bi direla. Enpleguari dagokionez, azpimarratzekoa da nekazaritzako elikagaien sektorean eta ingurumen sektorean Nafarroako biztanleria aktiboaren ehuneko 10-12 aritzen dela, hau da 35.000-38.000 enplegatu inguru daude.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa