(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

20.000 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute ikasturte honetan Nafarroako Kirol Jokoen 24. edizioan asteazkena, 2010.eko urriak 20

29 kiroletako 45 modalitateren artean hautatu ahal izango dute


Esparza eta Arbeloa, Kirol Jokoen 24. edizioaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

2010-2011 ikasturtean 20.000 ikaslek baino gehiagok hartuko dute parte

Nafarroako Kirol Jokoen 24. edizioan. Kanpaina horren bidez, kirolaren balioak sustatu nahi dira, parte-hartzaileen eta ingurukoen (gurasoak, entrenatzaileak, ordezkariak, arbitroak eta ikusleak) artean joko garbia eta kiroltasuna bultzatuz.

Javier Esparza Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari kudeatzaileak eta Nacho Arberoa Kirol zuzendariordeak eskola-kanpainaren edizio berria aurkeztu dute gaur Iruñeko Kirolaren Etxean. Horren bidez, kirol-jarduera eskani nahi da eta ikasle guztien parte-hartzea bultzatu nahi da, kirolaren prestakuntza eta heziketa izaera azpimarratuz. Horrez gain, nesken parte-hartzea sustatu eta kirol-teknikarien urritasuna arindu nahi da, horien prestakuntza suspertuz.

Era berean, haurren obesitatearen aurka borroka egin nahi da, ariketa fisikoaren bidez, eta bigarren hezkuntzatik aurrera kirol-jarduerak garaia baino lehen bertan behera uztea saihestu nahi da.

Beste helburu garrantzitsu bat kirol modalitaeten kopurua handitzea da. Zehatz esanda, Nafarroako ikasleek 29 kiroletan 45 modalitate praktikatu ahal izango dituzte, lau kategoriatan: kimuak (10-11 urte), haurrak (12-13 urte), kadeteak (14-15 urte) eta gazteak (16-17 urte).

Kirol Jokoetako partaidetza zazpi urtetan bikoiztu egin da

Aurreko kirol kanpainan 19.877 ikaslek parte hartu zuten guztira, hau da, 17. edizioan, 2003-04 denboraldian, parte hartu zuten 10.000 kirolarien zifra bikoiztu egin zen. Aurreko edizioko partaidetzaren balantzeari erreparatuz, eskaririk handiena saskibaloiak, futbolak, eskubaloiak eta pilotak izan zutela ikusten da.

Kategorien arabera, ikasle gehien haur kategorian egon ziren, hain zuzen ere, 6.280 partaide (%31,59), gero kadeteetan, 4.983 partaiderekin (%25.07), kimuetan, 4.333 partaiderekin (%21,80), benjaminetan, 2.361 partaiderekin (%11,88) eta gazteetan, 1.920 partaiderekin (%9,66).

Sexuen arabera, mutilek nesken kopurua ia-ia bikoiztu egiten dute. Mutilak 12.579 izan ziren (%63,28), eta neskak 7.298 (%36,72).

Nafarroako Kirol Jokoen 23. edizioko aurrekontu osoa 1.211.221 eurokoa izan zen. Kopuru horretatik 1.106.801, %91,38, Nafarroako Gobernuaren ekarpena izan zen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa