(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasuna ostiral honetan hasiko da Sozietateen gaineko Zerga 7.230 enpresari itzultzen asteazkena, 2010.eko urriak 20

Zenbateko osoa, hiru hilabete aurreratuko dena, 27,2 milioi eurokoa da


Nafarroako Ogasuna ostiral honetan, urriak 22, hasiko da Sozietateen gaineko Zerga Nafarroako enpresei itzultzen. Legean ezarritako epeekin alderatuta, hiru hilabete baino gehiago aurreratuko da. Zehatz esanda, 7.230 enpresak onurak lortuko dituzte garaiz aurreko itzultze honetatik. Ogasunak itzuliko duen kopuru osoa 27,2 milioi eurokoa da.

Sozietateen gaineko Zergaren garaiz aurreko itzultze honen bidez, Nafarroako Gobernuak enpresei likidezia eman nahi die, epeak gehienez hiru hilabetera murriztuz, legerian ezarritako sei hilabeteen aurrez aurre. Gogoan izango denez, Foru Gobernuak, Krisiaren aurkako Neurrien Planaren barruan, 2008. urtearen amaieran enpresen (batez ere ETEen) inbertsioei eta likideziari mesede egiteko jardunen sorta abian jarri zuen, hala nola, Sozietateen gaineko Zerga garaiz aurretik itzultzea.

Zerga honen likidazioa uztailaren 25ean egiten da, enpresek kasuan kasuko aitorpena aurkeztuta. Ordainketa betebeharra unean bertan gauzatzen da eta dirua hurrengo sei hilabeteetan itzultzen da. Nafarroan krisiaren aurkako neurri hau ezarri zenetik enpresek itzultzearen zenbatekoa hiru hileko epe berriaren barruan jasotzen dute.

Aitorpenak internet bidez

 

Ogasunak datorren ostiralean aurreratuko dituen itzultzeak 7.230 aitorpeni dagozkie, hau da, aurten itzultzea egokitu zaien aitorpen guztien %85 (8.513 dira guztira). Aurreikuspenen arabera, datozen asteetan dirua itzultzen jarraituko dute, kopuru osoa eman arte.

Aurten, 16.620 enpresak Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena egin dute. %51,2 inguru negatiboak izan dira, hau da, enpresei dirua itzuli behar zaie, eta gainerako %48,8 positiboak (ordaintzekoak) edo zero kuotakoak izan dira, hau da, ordaintzeko betebeharrik ez itzultzeko eskubiderik ez dutenak.

Enpresen %100 inguruk Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena internet bidez aurkeztu dute.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa