(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Japoniako Yamaguchi herriko Udaleko ordezkariei harrera egin die asteazkena, 2010.eko urriak 20

Udal ordezkariak Nafarroan daude bisitan, Iruña eta Yamaguchi senidetu zirela hogeita hamar urte bete direla eta


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, harrera egin die Yamaguchiko Udaleko ordezkariei gaur goizean, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Sanzek azpimarratu du Nafarroa eta Yamaguchi, urrun egon arren, gizartea hobetzeko eta munduan bakea, justizia eta elkartasuna sustatzeko grinak lotzen dituela.

Japoniarrak foru erkidegora bisitan etorri dira, Iruña eta Yamaguchi senidetu zirela hogeita hamar urte bete direlako. Alde horretatik, Watanabek esan du prest daudela Iruña eta Yamaguchiren eta Nafarroa eta Yamaguchiko Prefekturaren arteko harremanak are gehiago estutzeko.

Taldearen argazkia

Sanz Lehendakariak Yamaguchiko Udaleko ordezkariei harrera egin die. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakari Miguel Sanz Sesmak, harrera egin die gaur goizean, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, Yamaguchiko Udaletik etorritako ordezkari batzuei. Izan ere, udal ordezkariak foru erkidegora bisitan etorri dira, Iruña eta Yamaguchi senidetu zirela hogeita hamar urte bete direla eta.

Ordezkarien buruak izan dira Yamaguchiko alkatea, Sumitada Watanabe, eta Udal Kontseiluko burua, Mikio Nomura. Udal ordezkariak Fermin Alonsorekin, Iruñeko Udaleko Herritarren Partaidetzako eta Teknologia Berrietako kontseilari ordezkariarekin, joan dira Tronu Aretora.

Sanzek azpimarratu du Nafarroa eta Yamaguchi, urrun egon arren, "gizartea hobetzeko eta munduan bakea, justizia eta elkartasuna sustatzeko grinak" lotzen dituela.

Alde horretatik, Watanabek esan du prest daudela Iruña eta Yamaguchiren eta Nafarroa eta Yamaguchiko Prefekturaren arteko harremanak "are gehiago" estutzeko.
Sanz Lehendakariak Erriberriko Jauregiaren oroigarri bat eman die japoniar ordezkariei.

Sanz Lehendakariak Erriberriko Jauregiaren oroigarri bat eman dio Nomurari, Watanabe alkatea aurrean zela. ( irudia handitu )

Bi Udalek bezala, Nafarroako Gobernuak eta Yamaguchiko Prefekturak erakunde arteko truke harremana daukate 1998. urtetik. Harreman hori 2003an formalizatu zuten: Prefektura gobernariak, Sekinari Niik, eta Foru Erkidegoko Lehendakariak, Miguel Sanzek, senidetasun gutuna sinatu zuten Nafarroako Jauregian.

Bi herrialdeak historiak lotzen ditu. Izan ere, Nafarroako patroiak, San Frantzisko Xabierkoak, Japoniara bidaiatu zuen, batik bat Yamaguchira. Han, Watanaberen hitzetan, begikoa dute eta maitasun handiz hitz egiten dute haren gainean.

Harrera ekitaldian, agintariek opariak eman dizkiote elkarri.

Sanz Lehendakariak Nafarroako autogobernuaren sinbolo den Foruen Estatuaren kopia bat eta Erriberriko Jauregiaren oroigarri bat eman diete; Jauregia, izan ere, Nafarroako erregeen egoitza izan zen herrialdeak Gaztelarekin bat egin zuen arte. Japoniar ordezkariek, halaber, Yamaguchiko artisau lan tradizional bat eta Hagiko zeramika pieza bat eman diote.

Harrerara Yamaguchiko udal eta gizarte ordezkariak bertaratu dira:

Udaleko aholkularia, Takeo Shigemi; Idazkaritzako ofiziala, Shinji Kujirada; Nazioarteko Trukeetako idazkaria, Yoshiaki Kurusu; interpretea, Masayo Umezawa; eta hamabost herritar, Kouichi Tatara ordezkari zutela.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Intervención del Presidente Sanz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa