(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Web orri batek emakumeen laneko osasuna sustatzen du osteguna, 2010.eko urriak 21

Besteak beste, amatasunari, uztartzeari edo sexu-jazarpenari buruzko informazioa du


"Emakumeak eta Lan Osasuna" jardunaldiko parte-hartzaileak

"Emakumeak eta Lan Osasuna" jardunaldiko parte-hartzaileak. ( irudia handitu )

Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak (NLOI) bere web orrian "

Emakumeak eta Lan Osasuna
" izeneko atari berezia sortu du, arriskuen ebaluazioan eta prebentzio neurrietan genero ikuspegia integratzeko. Modu horretan, emakumezkoen berezitasunak kontuan hartu nahi dira laneko osasunari eta segurtasunari dagokienez.

Hainbat eduki biltzen ditu: amatasunari, haurdunaldiari eta edoskitzeari lotutako edukiak (eginera onen gidak, arriskuen prebentzioa, gizarte prestazioen zerrenda, etab.); laneko arriskuak ebaluatzeko metodoak; berdintasuna eta familiaren bizitza eta laneko bizitza uztartzea (berdintasun planak enpresetan, araudia, diru-laguntzak), sexu-jazarpena (prebentzioa, jarduera prozedurak, ekintza sindikaleko eskuliburuak), baita alderdi horiei guztiei lotutako araudia, dokumentazioa eta loturak ere.

Eduki horiek guztiak Alberto Margallo NLOIko zuzendari kudeatzaileak azaldu zituen enpresetako arriskuen ebaluazioetan eta lan osasunari lotutako gainerako jardunetan gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasuna sustatzeko aste honetan egin den jardunaldi batean. Hizlariak Sara Copsey Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziako genero-gaietako proiektuburua eta arduraduna, Ana Saldaña Nafarroako Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskaria, NLOIko profesionalak eta teknikariak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuko profesionalak eta teknikariak izan dira.

Jardunaldi hori Nafarroako II. Osasun Planean ezarritako jardunen barruan sartzen da, genero-gaiei dagokienez. Plan horren bidez, hobekuntza ildoak sartu nahi dira emakumeen lan baldintzetan, laneko arriskuen prebentzioari lotutako alderdiak garatu nahi dira eta haurdunaldiaren eta edoskitzearen babesa lortu nahi da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa