(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nazioarteko Arkitektura, Hiria eta Energia Biltzarra gaur hasi da Iruñean osteguna, 2010.eko urriak 21

Biltzarraren helburua da isuri gutxiko hiriak aldarrikatzea eta Roig kontseilariak eman dio hasiera laugarren edizioari


Roig, Barcina eta Armendariz, Cibarq10 biltzarrari ekiteko prest. ( irudia handitu )

Nazioarteko Arkitektura, Hiria eta Energia Biltzarraren laugarren edizioari (Cibarq10) gaur goizean ekin diote Nafarroako Baluarte Batzar Jauregi eta Auditorioan, eta ostiralean, hilak 22, amaituko da. Ordura arte, estatuko eta nazioarteko bioklimatika eta ingurumen arkitektura eta ingeniaritzako adituek parte hartuko dute biltzarrean.

Biltzarrari hasiera eman diote Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, Jose Maria Roigek; Iruñeko alkateak, Yolanda Barcinak; eta Energia Berriztagarrien Zentro Nazionaleko (EBZN) zuzendari nagusiak, Jose Javier Armendarizek. Izan ere, ekitaldia ENZNak antolatu du, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean.

Aurtengo edizioaren lema da "Low Carbon Cities", eta helburua isuri gutxiko hiriak aldarrikatzeko eztabaidagune izatea.

Asmoa da, hain zuzen, hausnarketa egitea eta hirien barruan konponbideak bilatzea, aldaketak egiteko eta energia modu eraginkorrean erabiltzeko bideak aurkitzeko. Horretarako, energia modu eraginkorrean erabiltzen duten eraikinen adibideak jarriko dituzte, eskala handiko integrazio proiektuen berri emango dute eta hirietan isuri gutxi izateko konponbide teknologiko aurreratuak azalduko dituzte.

Hamar hitzaldi baino gehiago eta mahai-inguru bat

Hizlariei dagokienez, hona hemen adituen zerrenda: Ken Yeang, arkitektura ekologikoaren arloan munduan den arkitekto ospetsuenetako bat; Iñaki Abalos espainiarra, eraikinak eta lokalak eraikitzen eta birgaitzen eta paisaiaren antolamenduaren eta hiri azpiegituren arloan lanean aritzen den profesionala; Matthias Schuler, Stuttgarteko Unibertsitatean ingeniari mekanikoaren titulua lortutakoa eta eraikinen energiaren eta eramangarritasunaren sektorean aitzindari den Transsolar enpresako bazkide sortzailea; Stephen Selkowitz fisikaria, Kaliforniako (AEB) Lawrence Berkeley National Laboratory (LBNL) erakundeko Eraikuntza Teknologien Saileko zuzendaria.

Hitzaldietan honako gai hauez hitz egingo dute: habitat eramangarriak, edertasun termodinamikoa, eusgarritasuna eta teknologia, Europako energia eramangarria, hiri diseinu sozialak, isuririk gabeko hiriak, diseinu ekologikoa eta plangintza.

Azkenik, biltzarrak irauten duen bitartean CIBARQ Esperientzia eta Proiektuen 3. Erakusketa egongo da ikusgai Baluarte Batzar Jauregi eta Auditorioko atondoan. Erakusketan jaso dituzte gai hauei buruzko adibide garrantzitsuenak: energiaren gestioa, ura, materialak, hiri jarduerak eta profesionalek egindako aurrerakuntza teknologikoak

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa