(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tuterako ospitaleak ur bero eta hotzaren instalazioak berrituko ditu ostirala, 2010.eko urriak 22

Lanak hilabete honetan hasiko dira eta urtebeteko iraupena izango dute


Tuterako Reina Sofía ospitalea

Tuterako Reina Sofía ospitalea.

Tuterako Reina Sofia ospitaleak hilabete honetan ur bero eta hotzaren sistemak eta instalazioak berritzeko lanak hasiko ditu. Miguel Angel Gil zentroko zuzendariak gaur prentsaurrekoan azaldu duenez, lanek urtebeteko iraupena izango dute eta, beraz, "mota honetako lanen deserosotasunen ondorioz nolabaiteko eraginak izan ditzaketen erabiltzaileek ulermena izatea" eskatu du. Lanak ospitaleratze zerbitzuak eten gabe egingo dira.

Bestalde, zerbitzu nagusiek eta proba osagarrien zerbitzuek txandak bikoiztea aurreikusi dute eta medikuen kontsultak arratsaldez ere funtzionatzea, lanek ospitale-zentroaren kudeaketan eta antolaketan eragin albait txikienak izan ditzaten.

Zentroak 160 ohe ditu eta urtean 8.500 paziente artatzen ditu. Hala ere, lanek ez dute guztiengan eragina izango, lanak solairuz solairu egingo direlako.

Proiektua dela bide, gaur egungo hodi guztiak aldatuko dira, deposituetatik azken hornikuntza punturaino (txorrotak). Horien ordez altzairu herdoilgaitzeko hodiak jarriko dira, hiperklorazioa eta hiperberotzea saihesteko. Lanen aurrekontua 1.132.950 eurokoa da, eta UTE IMTECH-GIMA enpresak egingo du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa