Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ikasturte honetan 93 ikaslek lortuko dituzte joan-etorrietarako diru-laguntzak
Hezkuntza Departamentuak ikasturte honetan 121.554 euroko laguntzak bideratuko ditu unibertsitateko ikasleen garraiorako. Iruñerritik eta Tuteratik kanpo bizi diren ikasleei emandako diru-laguntza horiek 93 ikaslek jasoko dituzte guztira, Foru Komunitatean kokatutako unibertsitate-zentroetara joan-etorriak egiteko.
Xede horretarako, Pedro González Lanbide Heziketako eta Unibertsitateetako zuzendari nagusiak duela gutxi hitzarmenaren berrikuntza sinatu zuen unibertsitate garraioaren zerbitzua ematen duten hiru enpresen ordezkariekin: Juan José Esquíroz, La Tafallesa, SAkoa; Ernesto Kahle, La Estellesa, SAkoa; eta Francisco Javier Ochoa, La Burundesa, SAkoa.
Hitzarmen horien bidez, bidaiarien garraiorako enpresek ikasle onuradunei linea horietan joan-etorriko plazaren erreserba bermatzen diete. Laguntzek, 2010eko irailaren 1aren eta 2011ko ekainaren 18aren arteko eskola-egun guztietan, garraioaren kostuaren %80 estaltzen dute eta eskola-ordutegiaren hasieran eta amaieran egindako joan-etorrietan aplikatzen dira.