Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako ibilgailuak 162.000 euroko kostua izan du
Lesakako suhiltzaile boluntarioak, kamioi berriarekin.
(
irudia handitu
)
Lesakako suhiltzaile boluntarioen taldeak landa-nukleoetako eta inguruetako esku-hartzeetarako ibilgailu berria estreinatu du. Aurretik, suhiltzaileek baso-eginkizunetarako kamioia zuten, baita lur orotako ibilgailua ere.
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Larrialdi Agentziaren (NLA) bidez, 162.000 euroko laguntza eman du ibilgailua erosteko. Kamioiaren karrozeria Lesakako parkearen beharrizan eta ezaugarrietara egokitu da, kamioiaren ekipamendura sarbide erosoa izateko (ponpa, eskailera eta mahukak). Man markako kamioia da, eta Barásoain karrozeriak egokitu du, 13,5 tonako xasisarekin.
Lesakako suhiltzaileen taldean 18 boluntario operatibo daude. Modu horretan, hiriko edo industriako suteen aurrean jarduteko eta mantentze, salbamendu, babes logistiko, laguntza tekniko edo praktiketako jarduerak egiteko azpiegitura hobetu da.
Aurten taldeak 70 esku-hartze inguru egin ditu, hau da, boluntarioek ia mila ordu inbertitu dituzte. Besteak beste, Lesakako taldeak Motos Txarandaka nabean irailaren erdialdean piztutako sutean parte hartu zuen. Horretarako, boluntarioak Cordovillako Parke Zentraleko eta Irungo (Gipuzkoa) suhiltzaileekin koordinatu ziren.