(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa 2012 Planak 1.205,8 milioi euro inbertitu ditu 72 proiektutan 2008ko apiriletik astelehena, 2010.eko urriak 25

2010eko bigarren hiruhilekora arte 2.321 lanpostu sendotu edo sortu dira


Nafarroa 2012 Planak, 2008ko apirilean abian jarri zenetik, 1.205,8 milioi euroko inbertsioa pilatzen du, hau da, lehentasunezko jardunetan aurreikusitako gastuaren %33,8. Hala ondorioztatzen da 2010eko bigarren hiruhilekoari dagokion Zortzigarren Jarraipen Txostenetik. Txosten hori gaur onetsi du Nafarroako Gobernuak. Horrez gain, Plana abian jarri zenetik 2.321 lanpostu sendotu edo sortu direla ondorioztatu da, eta hiruhileko honetan 113 milioi euroko inbertsio partziala egin dela.

Aurreikusitako jardunei dagokienez, 7 amaituta daude, horietatik 3 2010eko bigarren hiruhilekoan (Los Arcosgo Abiadura Zirkuitua, Lizarrako Epaitegien eraikin berria eta Ablitasen ureztatze tradizionala modernizatzeko proiektua), 65 proiektuk inbertsioa dute, eta 17 proiektuk aldez aurreko jardunak egin dituzte (lurzoruak prestatzea, plan sektorialak onestea, lanen lizentzia eta esleipena, etab.).

Arloen arabera, 2010eko ekainaren 30era arte, inbertsio pilatua modu honetan banatu da: zuzkidurak desgaitasunerako eta adingabeentzat, 21,1 milioi euro; ospitaleak eta laguntza zentroak, 24,4 milioi €; hezkuntza, 43,2 milioi €; zentro teknologikoak eta ikerketa aplikatukoak, 56,8 milioi €; kultura eta aisia, 88,1 milioi €; ondare historiko artistikoa berreskuratzea, 20,3 milioi €; eraikin administratiboak, 32.5 milioi €; etxebizitza, 165,3 milioi €; industria poligonoak, 17,4 milioi €; ingurumena eta lurraldearen antolamendua, 12,7 milioi €; nekazaritzako industria eta ureztatzeak, 372,3 milioi €; errepide sarea, 270,4 milioi €; eta inguru logistikoak, 80,6 milioi €.

Nafarroa 2012 Planaren jarraipena

Nafarroako Gobernuaren 2008ko apirilaren 21eko akordioaren eta Nafarroako Parlamentuaren 2008ko maiatzaren 23ko akordioaren bidez, "Nafarroa 2012 Plana" onetsi zen. Plan horren arabera, zuzkidura eta azpiegitura pulikoetan inbertsioak egingo dira, 4.508 milioi euroren truke. Lehentasunezko jardunak egiteko 3.559,7 milioi euro inbertituko dira guztira. Jarraian, Planeko lehentasunezko jardunetarako eragile arduradunak izendatu ziren. Horren emaitza moduan, 2008ko ekainean lehentasunezko jardunen planifikazio eta jarraipen agiria onetsi zen, jardun horien arduradunek emandako proposamenak oinarri hartuta. Agiri hori hiru hilerik behin eguneratzen da.



 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa