(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

27 nekazari gaztek milioi bat euro baino gehiago jasoko dituzte ustiategiak abian jartzeko astelehena, 2010.eko urriak 25

Instalazioak Foru Komunitateko 17 herritan daude


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari 1.048.253 euroko laguntzak emateko baimena eman dio, 27 nekazari gaztek ustiategiak abian jar ditzaten. Modu horretan, Departamentuak mota horretako diru-laguntzak eskatzeko erraztasunak emateko zuen konpromisoari erantzuna eman zaio.

Laguntza horiek nekazaritza sektoreko 27 profesionalek jasoko dituzte, herri hauetan: Andosilla (1), Arroitz (1), Berriobeiti (1), Cabanillas (2), Cadreita (2), Kaseda (1), Cortes (6), Goizueta (1), Ituren (2), Mendabia (1); Nabaskoze (1), Oloritz (1), Azkoien (1), Ribaforada (1), Sartaguda (3), Uxue (1) eta Valtierra (1).

Zehatz esanda, laguntza horien bidez administrazio eta aholkularitza gastuak diruz lagunduko dira ustiategiak ezartzeko eta nekazaritza kooperatibetan edo sozietateetan sartzeko, bankuko gastuetarako, lurren errentamenduko kontratu baten lehenengo urtea ordaintzeko eta nekazaritzako eta abeltzaintzako instalaziorako, eta lurrak eskuratzea, eraikitzea eta egokitzea ordaintzeko.

1.048.253 milioi eurotik 534.115 euro 2010eko ekitaldiari dagozkio, eta gainerako 514.138 euroak 2012ko ekitaldiari.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa