(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Aroa Bodegas enpresaren instalazio berriak inauguratu ditu Deierrin astelehena, 2010.eko urriak 25

Foru Gobernuak 704.763 euroko diru-laguntza eman du jatetxea eta enoturismorako ingurua eraikitzeko eta instalazioak hornitzeko


Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak Aroa Bodegas enpresaren instalazio berriak inauguratu ditu gaur goizean Deierrin. Enpresa horrek nekazaritza ekologikoko ardoak ekoizten ditu eta 1998an sortu zen. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak 704.763 euroko diru-laguntza eman du.

Zehatz esanda, enpresa horrek Nafarroako Landa Garapeneko Planera bildutako laguntzetatik 48.845 euro jaso ditu jatetxea eta enoturismorako ingurua eraikitzeko. Diru-laguntzaren gainerako kopurua nekazaritzako elikagaien industriara bideratutako inbertsioari dagokio, instalazioak eraikitzeko zein hornitzeko.

Sanzek upategi berri honen 1.500 metro koadroak inauguratu ditu Deierrin, Gorozin eta Zuzukuain (Estellerria) udal barrutien artean. Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria ere ekitaldian egon da.

Aroa Bodegas proiektuak baliabideen eta energiaren aprobetxamendu eraginkorra bilatzen du, energia berriztagarriak ezarrita. Horrez gain, hondakinen kudeaketa arduratsua, ingurumen inpaktu txikia eta ingurura egokitzea bilatzen ditu. Upategi berriari esker, enpresaren urteroko ekoizpena bikoiztu egingo da, hain zuzen ere, 60-70.000 botila egin beharrean 2013. urtearen inguruan 120.000 ekoitziko dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa