(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak kontsumo elektrikoaren %81,2 energia berriztagarriekin estali zuen 2009an asteartea, 2010.eko urriak 26

Foru Komunitateak Europan energia berriztagarrien arloan 2020rako ezarritako helburuak gainditu ditu


Transcripción textual del video

2009. urtean, Nafarroak kontsumo elektrikoaren %81 baino gehiago energia berriztagarriekin estali zuen, hau da, 911.000 etxebizitzaren kontsumo elektrikoa. Foru Komunitatean 240.000 etxebizitza inguru daudela kontuan hartzen bada, horrek esan nahi du Nafarroak ekoitzitako energia garbia etxebizitza kopurua bider lau baino gehiago izan zela. Datu hori aurreko urtekoa baino %15 handiagoa da, hain zuzen ere, orduan %65 baitzen.

 

Nafarroak energia berriztagarrien ekoizpenean gehieneko maila erdietsi du

Energia eolikoak energia berriztagarrien ekoizpenaren %70,5 hartzen du Nafarroan.

2009. urtean, Nafarroak kontsumo elektrikoaren %81 baino gehiago energia berriztagarriekin estali zuen, hau da, 911.000 etxebizitzaren kontsumo elektrikoa. Foru Komunitatean 240.000 etxebizitza inguru daudela kontuan hartzen bada, horrek esan nahi du Nafarroak ekoitzitako energia garbia etxebizitza kopurua bider lau baino gehiago izan zela. Datu hori aurreko urtekoa baino %15 handiagoa da, hain zuzen ere, orduan %65 baitzen.



José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak eta Begoña Urien Angulo Enpresa zuzendari nagusiak energia berriztagarrien ekoizpen zifren balantzea aurkeztu dute. Horiei erreparatuz, Foru Komunitatea arlo horretako liderra eta erreferentea da nazioartean. Emandako datuen arabera, Europan 2020. urterako energia berriztagarrien arloan ezarritako helburuak gainditu dira.

 

Roig kontseilariak aurreratu duenez, "Nafarroako Gobernuak etorkizunean energia berriztagarriak bultzatzen jarraituko du plan energetikoaren bidez, energia garbien ekoizpenari dagokionez zein horri lotutako enpresa jarduerari dagokionez, baita Nafarroan sortutako energia ebakuatzeko gaitasuna hobetuz ere".

Bestalde, Urienek adierazi du energia garbiaren ekoizpenak gora egin duela, 2009. urtea haizeari dagokionez ona izan delako (sortutako energiaren %70,5 eolikoa da), eta Nafarroan eguzki energia eta energia hidraulikoa ekoizteko zentroak ugaritu direlako (horietan guztietan gehiengo ekoizpen maila lortu da). Era berean, krisiaren eraginez, elektrizitatearen kontsumoak behera egin du, ia %12.

Europari begira, zuzendari nagusiak nabarmendu duenez, Nafarroan kontsumitutako energiatik %21,38 berriztagarria da (Europako adierazleen arabera, energia berriztagarrien kontsumoa %20 da). Horrez gain, zuzendariak azpimarratu duenez, Nafarroak Espainiari laguntzen dio Kyotoko Protokoloaren ratioak hobetzen, izan ere, Foru Komunitatean sortutako energia batez ere energia berriztagarrietan eta ziklo konbinatuko gasean (Castejóneko zentral termikoetatik datorrena) oinarritzen da.

2009. urtean elektrizitate garbiaren 3.644.081 MWH (megawatt orduko) sortu ziren guztira. Zifra hori ikusita, Nafarroak, energia berriztagarrien ekoizpenari esker, 3,5 milioi tona CO2 saihestu ditu guztira, ikatzezko zentral termiko baten ekoizpenarekin alderatuz gero, edo 1,2 milioi tona CO2, Espainiako sorkuntza elektrikoaren sistemarekin alderatzen badugu.

             .                              
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Balance de producción de renovables 2009

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa