(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentua Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako zuzendariekin bildu da asteartea, 2010.eko urriak 26

Departamentuaren ildo nagusiak eta 2009ko Ebaluazio Diagnostiko Orokorraren emaitzak jakinarazi dizkiete


Bilera Haur eta Lehen Hezkuntzako zentroetako zuzendariekin

Hezkuntza Departamentua Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako zuzendariekin bildu da ( irudia handitu )

Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilaria Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako zuzendariekin bildu da gaur, ikasturtearen hasiera dela eta. Bilera horretan, kontseilariak alboan izan ditu Teresa Aranaz Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntza zuzendari nagusia, Patxi Esparza Ikuskaritza eta Zerbitzuen zuzendari nagusia eta Pedro González Lanbide Heziketa eta Unibertsitateen zuzendari nagusia.

Bileraren bidez, Hezkuntza Departamentuak ikasturte honetarako ezarritako jarduera-ildo nagusiak zuzendariei jakinarazi eta Hezkuntza Ministerioaren 2009ko Ebaluazio Diagnostiko Orokorraren txostena aztertu nahi izan du. Txosten horren arabera, Nafarroako Lehen Hezkuntza "bidezkoa eta eraginkorra da, bikaintasuna garatzen du eta helburuak betetzen ditu".

Bileran, kontseilariak esan du zuzendariek eginkizun garrantzitsua gauzatzen dutela hezkuntza sistema hobetzeko. Kontseilariaren esanetan, zuzendarien eta gainerako hezkuntza elkartearen helburua izan behar da "gure sistemaren ahultasunak ezagutzea indar bihurtzeko, eta modu horretan gure hezkuntzan kalitaterik handiena lortzea".

Bestalde, Catalánek ikasturte hasieraren "normaltasuna" azpimarratu du, baita Gobernuak urte honetarako egindako apustuak ere: hizkuntzen ikaskuntza, batez ere ingelesarena, zentro berriak gehituz, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak bultzatzea, Nafarroako zentro guztietako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleentzat arbel digitalak ezarriz.

Era berean, Teresa Aranaz Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntza zuzendari nagusiak nabarmendu du oso garrantzitsua dela zentroek hobekuntza planak egitea "ikaslearen mailak handitzera bideratutako jardunak eta neurriak jasotze aldera; horretarako, beharrezkoa da prestakuntza, orientazio eta ikuskaritza jardunak koordinatzea". Horrez gain, Aranazek ikasleen eskubide eta eginbeharren foru dekretua, ikasgeletako elkarbizitza arautzen duena, indarrean sartzea nabarmendu du.

Patxi Esparza Ikuskaritza eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak nabarmendu du oso garrantzitsuak direla zuzendariei egindako gogobetetze inkestak, "datorren ikasturteari begira gure jarduna orientatuko baitute, hobekuntza estrategiak emanez".

Gainera, Hezkuntza Departamentuak baieztatu du azkenean datorren urtean irakasleen kidegoko 400 hutsune betetzeko oposizioa egingo dela. Modu horretan, Nafarroa izango da Hezkuntza arloan behin-behinekotasunaren tasarik txikiena duen autonomia-erkidegoa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa