(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alba kontseilaria Pirinioetako Autobiako Esako tunelaren bi fronteak lotzeko ekitaldian egon da asteazkena, 2010.eko urriak 27

Tunelak 1.585 m-ko luzera du eta Nafarroako autobiako tunelik luzeena izango da


Pirinioetako Autobiako Esako tunelean bi fronteak lotu dituzten unea. ( irudia handitu )

Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak Pirinioetako Autobiako lanak bisitatu ditu Nafarroako tartean, Esako tuneleko hodietako batean bi fronteak lotzeko ekitaldia egin den egunean.

Bisita horretan, kontseilariak obren programa ondo betetzen ari dela nabarmendu du, Pirinioetako Autobiaren Nafarroako tartea 2011ko abendurako osorik ireki ahal izateko. Izan ere, datak betetzeko eragozpen nagusia tunelak hondeatzea da.

Era berean, kontseilariak lan horiek egiteak inpaktu ekonomiko handia duela aipatu du, "Nafarroako Gobernua Nafarroako errepide sareko puntu desberdinetan egiten ari den gainerako jardunekin batera 300 milioi eurotik gorako inbertsioa egin baita Nafarroan bide azpiegituretan, Nafarroa 2012 Planaren bidez. Inbertsio horrek eragin zuzena du enpleguaren sorreran, eta horixe da, hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuak une honetan duen helburu nagusia".

Tunelen deskripzioa


Esako tunelak Leireko mendilerroa zeharkatzen du. Norabide bakarreko bi hodi paralelo ditu, 1.585 m-ko luzerakoak. Lanak amaitu ondoren, tunela Nafarroako autobiako tunelik luzeena izango da. Tunelak maiatzaren 6an hasi ziren egiten Iruñearen aldetik, eta ekainaren 21ean Jacaren aldetik. Ordutik eguneko 24 orduetan ari dira lanean, 8 orduko txandetan (larunbat arratsaldeetan eta igandeetan izan ezik).

Zulaketa Austriar Metodo Berria aplikatuta egiten ari dira, hau da, leherketen bidez zulatzen da, eta paretei eusteko, buloiak, hormigoi proiektatua eta zertxa metalikoak jartzen dira. Metodoak bi fase ditu: lehenengoan goiko ingurua zulatzen da, eta bigarrenean, zulaketa fasea amaitu ondoren, azpian geratzen de lurzorua zulatzen da, tunelaren kotaraino. Esako tunelaren kasuan, batez beste 2,5 – 3 eztanda egin dira egunean hodi bakoitzean, hau da, hodi bakoitzean batez beste 6 eta 11 metro bitartean egin da aurrera egun bakoitzean. Aurreikuspenen arabera, bigarren hodian bi fronteak abenduaren erdialdean lotuko dituzte.

Bi tunelak 400 m-ko larrialdiko galerien bidez komunikatuta egongo dira, eta horietako batetik ibilgailuak igaroko dira.

Horrez gain, segurtasuna bermatzeko beharrezko instalazioak izango dituzte, hala nola, argiak, aireztapena, suteak modu automatikoan hautematea eta 150 m-rik behin larrialdi puntuak. Guztiak tunelaren ahoetan kokatutako kontrol teknikorako bi zentroekin, sozietate emakidadunaren kontserbazio eta esplotazio zentroarekin (Ledea mendebaldeko lotunean kokatuko da) eta Nafarroako Gobernuak Iruñean duen Kontserbazio Zentroarekin komunikatuta egongo dira.

Pirinioetako Autobiako 4. eta 5. tarteak


Gaur egun betearazpen fasean dauden Pirinioetako Autobiako 4. eta 5. tarteek 16,6 km-ko luzera dute, eta azpiegitura horrek Nafarroako tartean duen konplexuenak dira. Izan ere, 2 tunel, tunel faltsu bat, 3 bidezubi garrantzitsu (bat Irati ibaiaren gainean, eta beste biak Esako urtegiaren etorkizuneko zabalkundea zeharkatuko dute) eraikiko dituzte.

Nafarroako Gobernuak, 2009. urtean, bi tarte horiek itzalpeko bidesariaren sistema erabiliz Iridium Concesiones de Infraestructuras SA, Construcciones Mariezcurrena SL eta Construcciones Luciano Elcarte SL ABEEari esleitu zizkion. ABEE hori Autobiaren Nafarroako tarte osoaren kontserbazioaz ere arduratuko da. Lan berrian egindeako inbertsioa 222.085.119 eurokoa da.

Dokumentazioa:
A21 DIPTICO CALE TUNEL YESA draft2.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa