(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeoiak kontzertu bat eskainiko digute Nafarroaren Egunean asteazkena, 2010.eko urriak 27

Sarrerak ostegunean jarriko dituzte salgai, Baluarten, 10, 15 eta 20 euroan


Transcripción textual del video

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeoiak eskainiko digute Foru Gobernuak aurtengo Nafarroaren Egunerako antolatutako kontzertua. Lehenbiziko aldiz arituko dira batera Nafarroaren Egunean. Haiekin batera hiru solista nafar arituko dira kantari: Sabina Puertolas sopranoa, Jose Luis Sola tenorea eta Iñaki Fresan baritonoa.

Kontzerturako sarrerak 10, 15 eta 20 euroan jarriko dituzte salgai, ostegunean, hilaren 28an, Baluarten, 902 33 22 11 telefono zenbakian eta web orrian.

Artaiz, Catalan eta Orella, prentsaurrekoaren ondoren

Catalan kontseilariak Nafarroaren Eguneko kontzertuaren berri eman du, Artaiz eta Orella lagun zituela. ( irudia handitu )

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeoiak eskainiko digute Foru Gobernuak aurtengo Nafarroaren Egunerako antolatutako kontzertua.

Kontzertua abenduaren 3an, Xabierko San Frantziskoren egunean, izango da, iluntzeko 20.00etan, Nafarroako Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditorioko areto nagusian.

Kontzertuaren egitarauaren berri gaur goizean eman dute, prentsaurrekoan, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak, Alberto Catalan Higueras, eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoko eta Iruñeko Orfeoiko buruek, Maria Jesus Artaiz Zabalzak eta Javier Orella de Anituak, hurrenez hurren.

Aurkezpenean izan da, baita ere, Angel Boillos Romera, Nafarroan Gas Natural Fenosa enpresak daukan ordezkaria; izan ere, enpresa kontzertuko laguntzailea da.

Orkestrak eta orfeoiak maiz eman dituzte kontzertuak elkarrekin; sekula ez, ordea, Nafarroaren Egunean. Haiekin batera hiru solista nafar arituko dira kantari: Sabina Puertolas sopranoa, Jose Luis Sola tenorea eta Iñaki Fresan baritonoa. Zuzendaria orain dela gutxi Madrilgo Zarzuela Antzokiko musika zuzendari izendatu duten Cristobal Soler izango da.

Kontzertuaren izenburua "Zarzuelaren antologia" da. Hala, zarzuela ezagun hauen zati batzuk eskainiko dizkigute, besteak beste: Federico Chuecaren "Agua, azucarillos y aguardiente", Geronimo Gimenezen "El Barbero de Sevilla", Tomas Bretonen "La Verbena de la Paloma" eta Ruperto Chapiren "La Revoltosa".

Sarrerak 10, 15 eta 20 euroan jarriko dituzte salgai ostegun honetan, hilaren 28an, Baluarteko leihatilan; leihatilako ordutegia hau da: astelehenetik larunbatera, 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara; eta jaiegunetan, ikuskizunik badago, 17.00etatik 20.00etara.

Sarrerak eros ditzakezue, baita ere, 902 33 22 11 telefono zenbakira deituta eta www.baluarte.com web orrian.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Programa del concierto del Día de Navarra

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa