(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa izango da Pirinioetako Lan Elkarteko burua 2001n osteguna, 2010.eko urriak 28

Pirinioetako Lan Elkarteak mendikateko turismoa eta merkataritza sustatzeko apustua egin du


PLEko osoko kontseiluko kideak Luchonen (Frantzian). ( irudia handitu )

Nafarroa izango da Pirinioetako Lan Elkarteko (PLE) burua 2011n. Mugaz haraindiko lankidetza erakunde horrek "Pirinioen Urte" izendatu du 2011. urtea, eta asmoak dira, batetik, mendikateko turismoa eta merkataritza sustatzea; eta bestetik, biztanleak jabearaztea Pirinioetako bi aldeak lankidetzan aritzeak dauzkan garrantziaz.

Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledun Alberto Catalan Higuerasek PLEko 28. osoko kontseiluan parte hartu du gaur goizean, Luchon (Frantzia), eta proiektuaren berri eman du.

Proiektuaren helburuetako bat da Pirinioek atzerrian dauzkaten erakargarriak finkatzea, turista gehiago joan daitezen, beste mendikate batzuen aldean Frantziako eta Espainiako Pirinioek daukaten ospea handitzea, eta Pirinioetako turismo agenteen lankidetza dinamika sustatzea.

Catalanek esan du Nafarroa prest dagoela "mugez gaindiko lankidetzako erronkei aurre egiteko" eta saiatuko dela "Frantziako Erdialdeko Pirinioen eskualdeak sustatuko lanari eusten eta indartzen. Eskualde horren lorpenetako bat aipatu du: Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia martxan jartzea.

Bileran izan dira, baita ere, Erdialdeko Pirinioetako lehendakaria, Martin Malvy; Akitaniakoa lehendakariordea, François Maitia; Aragoiko Zientzia, Teknologia eta Unibertsitate kontseilaria, Javier Velasco; Kataluniako Gobernuko lehendakariordea, Josep Lluis Carod-Rovira; eta Andorrako Atzerri Arazoetako eta Erakundeekiko Harremanetarako ministroa,Xavier Espot

.

Pirinioetako Lan Elkartea

Pirinioetako Lan Elkartea mugez gaindiko lankidetza erakunde bat da. Elkartea mendikatearen bi aldeetan dauden herrialdeek osatzen dute:

Espainiaren aldetik Aragoi, Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Katalunia; Frantziaren aldetik Akitania, Languedoc-Roussillon eta Erdialdeko Pirinioak; eta Andorrako estatua. Bi urtero elkarteko burua aldatu egiten dute: kide batek besteari ematen dio buruzagitza.

PLE partzuergo batek zuzentzen du. Tresna juridiko hori Andorra-Espainia-Frantzia 2007-2013 mugez gaindiko programa gestionatzeko agintaritza organo gisa sortu zuten. Partzuergoak 257 milioi euro dauzka; horietatik 168 Eskualde Garapeneko Europako Funtsetik (EGEF) jasoak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa