(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Santiago Bidean irekitako elizak ikustera 37.000 lagun baino gehiago bertaratu dira osteguna, 2010.eko urriak 28

Bisitarien %56,91 estatukoak dira eta %43,09 atzerrikoak


Done Jakueren urtea dela eta, "Elizak eta interes turistikoko monumentuak irekitzeko programa" antolatu dute. Programa horren barruan, Frantziako, Baztango eta Ebroko Santiago Bideko elizak bisita daitezke, egunero, eta Nafarroako elizak ikustera 37.609 lagun bertaratu dira.



Ekimen hori Nafarroako Gobernuak antolatu du, Kultura eta Turismo Departamentuaren bitartez, Iruñeko Artzapezpikutzarekin eta Tuterako Apezpikutzarekin elkarlanean.

Bisitarien %56,91 estatukoak dira eta %43,09 atzerritarrak. Estatukoetan gehienak dira Kataluniakoak, Euskal Autonomia Erkidegokoak, Madrilgoak eta Valentziakoak. Eta atzerrikoetan frantsesak, alemanak eta italiarrak; atzetik datoz holandarrak eta danimarkarrak. Guztira 16 herrialdetako jendea hurbildu da.

Bisitari gehien jaso dituzten eliza eta monumentuak izan dira Lizarrako San Migel eliza (11.895 bisitari), Urdazubiko San Salbatore monasterioa (6.219 bisitari) eta Garesko San Pedro eliza (5.797 bisitari).

Ekimen horri esker, bederatzi monumentu ireki dituzte, horietatik zazpi Frantziako Bideko elizak: Lizarrako San Miguel, Garesko San Pedro, Ziraukiko San Roman, Villatuertako Jasokundearen eliza, Oibarko San Pedro, Izkoko San Martin eta Eloko Jaiotzaren eliza. Ireki dituzte, halaber, Tuterako Magdalenaren eliza, Ebroko Bidean; eta Urdazubiko San Salbatore monasterioa, Baztango Bidean.

Orobat, 55.000 liburuxka argitaratu dituzte, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, izenburu honekin: "Done Jakueren 32 monumentu bisitatzeko. Done Jakueren ondarea irekita". Liburuxka horietan jendeak ikusteko irekitako bederatzi monumentu horien eta dagoeneko ikusteko moduan zeuden beste 23 monumenturen azalpenak jaso dituzte.

Programa 2008an jarri zuten martxan eta aurtengoa hirugarren edizioa da. Helburua da turismoa hobetzea eta dibertsifikatzea eta, horretarako, turismo eskaintza modernizatzeko, egokitzeko eta garatzeko planak, programak eta arauak egitea, turismoa eskariari moldatze aldera.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa