(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2011rako Aurrekontuen Lege Proiektua onartu du; gastua 4.188,3 milioi eurokoa da ostirala, 2010.eko urriak 29

Nafarroako Gobernuak zerga batzuk eta zenbait zerga neurri aldatzeko lege proiektua ere onartu du


Transcripción textual del video

Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, Alcaro Miranda Simavillak, Nafarroako Parlamentuko buruari, Elena Torresi, eman dio Foru Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorren Legearen proiektua. Proiektua bilera berezian onartu du Gobernuak eta gastua 4.188,3 milioi eurokoa da.

Alvaro Miranda eta Elena Torres

Miranda kontseilariak Elena Torresi eman dio 2011ko Aurrekontuen Legea. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilera berezian, 2011ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren Foru Legearen proiektua onartu du gaur; gastua 4.386,73 milioi eurokoa da.

Halaber, zerga batzuk eta zenbait zerga neurri aldatzeko lege proiektua ere onartu du.

Horiek onartu ondoren, bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla, Nafarroako Parlamentuko egoitzara joan da, proiektua Parlamentuko buruari, Elena Torres Mirandari, emateko

.

Proiektuko zenbaki nagusiak

2011rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren Legearen proiektuaren arabera, gastua, oro har, 4.188,3 milioi eurokoa da, hau da, 201oekoa baino %5,01 txikiagoa.

Gobernuaren asmoak dira aurrekontua orekatzea eta defizit publikoa murriztea, enplegua sortze aldera jarduera ekonomikoa sustatzeaz gain. Kapituluei dagokienez, langileen arloan aurrekontua %4,06 murriztu dute, 1.145,8 milioi eurora. Departamentuka, Osasun arlokoak dauka aurrekontu handiena: 973,6 milioi euro.

Diru-sarrerei dagokienez, handiena zerga arlokoa da: 3.534,6 milioi euro.

Aurrekontuaren finantzaketa osatuko dute finantza arloko diru-sarrerekin: 310,8 milioi euro. Zenbateko hori 2010ekoa baino %40 txikiagoa da, zor publiko gutxiago jaulkiko dutelako.

Dokumentazioa:
Clavespresupuestos2011.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa