(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2,7 milioi euro jarri ditu Atarrabiako Kultur Etxe berria egiteko ostirala, 2010.eko urriak 29

Inaugurazio ekitaldia gaur goizean egin dute eta Corpas kontseilaria joan da hara


Atarrabiako Kultur Etxea berria gaur goizean inauguratu dute eta Turismo eta Kultura kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon, bertaratu da inaugurazio ekitaldira. Kultur Etxea egiteko, Nafarroako Gobernuak 2.763.172 euro jarri ditu.

Diru-laguntza hori da Kultur Etxea bera eta barruan egingo duten liburutegia finantzatzeko.

Obra egiteko aurrekontua 5.868.387 eurokoa da; Gobernuak, beraz, %46 jarri du.

Kultura Ministerioak ere egin du bere ekarpena: 1.000.000 euro, aurrekontuaren %17. Atarrabiako Udalak gainerakoa jarri du: 2.105.215 euro.



Eraikinak 5.413,12 metro koadro dauzka, eta barruan areto nagusia, 299 eserleku eta minusbaliatuentzako lekuarekin; eszenatokia; erakusketa aretoa; bulegoak; biltegiak; balio anitzeko aretoak; eta arte eszenikoetarako aretoa. Obra ACR enpresari esleitu zioten eta lehen harria 2008ko azaroaren 30ean jarri zuten.

Kultur Etxe barruko liburutegiak 755,22 metro koadro dauzka. Gobernuak lagundu du eraikitzen eta honako hauez hornitzen: altzariak, errotulazioa, hari sarea eta informatika tresneria.

Liburutegian irakurtzeko 91 leku egongo dira: 61 helduentzat eta 30 haur eta gazteentzat. Halaber, 10 ordenagailu jarriko dituzte, horietatik 9 jendeak erabiltzeko moduan.

Atarrabiako oraingo liburutegian 18.086 dokumentu daude eta berrian 22.200 jartzeko lekua edukiko dute.



Kultur ekipamenduen aldeko apustua

Azken hamarkadan, Nafarroako Gobernuak ahalegin handia egin du kultur ekipamenduak eraikitzeko.

Politika horri esker, Nafarroako eremu geografiko guztietan dauzkate kultur ekipamenduak: guztira 30 kultur etxe baino gehiago.

2009an, Nafarroako Gobernuak herri hauetako kultur etxeetarako diru-laguntzak jartzeko konpromisoa hartu zuen: Bera, Orkoien, Atarrabia, Ribaforada, Tafalla, Corella eta Beire. Proiektu batzuek urte askotarako gastuak zeuzkaten eta gastu horiei eutsi egin diete, 2010eko aurrekontuan murrizketak egin zituzten arren. Hona hemen diru-laguntzak jaso zituzten toki erakundeak, zehatz-mehatz:

- Berako Udala. Duela gutxi inauguratu zuten. Aurrekontuaren erdia jaso zuten, 127.878,98 euro, hain zuzen (onartutako aurrekontua 255.757,96 eurokoa zen), honela banatuta: 2009an 63.939,49 euro eta 2010ean 63.939,49 euro.

- Orkoiengo Udala. 2009an 250.000 euro jaso zituzten, aurrekontuaren erdia, hain zuzen (onartutako aurrekontua 500.000 eurokoa zen).

- Atarrabiako Udala. 2010ean 600.000 euro jaso zituzten, aurrekontuaren erdia, hain zuzen (onartutako aurrekontua 1.200.000 eurokoa zen).

- Ribaforadako Udala. Aurrekontuaren erdia jaso zuten, 300.000 euro, hain zuzen (onartutako aurrekontua 600.000 eurokoa zen), honela banatuta: 2009an 20.000 euro eta 2010ean 280.000 euro.

- Tafallako Udala. Aurrekontuaren %75 jaso dute, 5.749.523,57 euro, hain zuzen (onartutako aurrekontua 7.666.031,43 eurokoa da), honela banatuta: 2009an 400.000 euro, 2010ean 1.700.000 euro, 2011n 1.900.000 euro eta 2010ean 1.749.523,57.

- Corellako Udala. Aurrekontuaren %75 jaso dute, 3.978.299,16 euro, hain zuzen (onartutako aurrekontua 5.304.398,88 eurokoa da), honela banatuta: 2009an 400.000 euro, 2010ean 1.956.940,64 euro eta 2011n 1.621.358,52 euro.

- Cascanteko Udala. Aurrekontuaren erdia jaso zuten, 1.797.223,46 euro, hain zuzen (onartutako aurrekontua 3.594.446,92 eurokoa zen).
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa