(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan 38.500 langabe daude, BAIren arabera ostirala, 2010.eko urriak 29

Iraileko langabezia tasa %12,47koa da; Nafarroa, beraz, Espainian langabezia gutxien duten erkidegoen zerrendan hirugarren dago

Transcripción textual del video

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, Jose Maria Roig Aldasorok, prentsaurrekoa egin du gaur goizean, Biztanleria Aktiboaren Inkestako (BAI) datuen berri emateko. 2010eko hirugarren hiruhileko datu horiek gaur jarri ditu jendaurrean Estatistika Institutu Nazionalak (EIN).

EINen datuen arabera, Nafarroan langabeziak %12,8 egin du gora hirugarren hiruhilekoan: 4.400 langabe gehiago daude, guztira 38.500. Espainian, uztailetik irailera, langabeziak Errioxan, Murtzian eta Andaluzian egin du gora. Estatuan langabeziak %1,52 egin du behera: 70.800 langabe gutxiago daude.

Nafarroan, irailean, langabezia tasa %12,47koa zen; Euskal Autonomia Erkidegoan eta Kantabrian bakarrik da txikiagoa. Estatuan, langabezia tasa %19,79koa da, foru erkidegokoa baino 9 puntu handiagoa.

Roig kontseilariaren iritziz, datu horiek txarrak dira eta kontraesanak dituzte; hala ere, "Gobernuarentzat BAI da iturri ofiziala, langabezia tasen berri ematen duen bakarra". Gauzak horrela, kontseilariak nahi du "datozen hiruhilekoetan %10erako bidea hartzea".

Sexuari dagokionez, azken hiruhilekoan 200 gizonezko eta 4.200 emakumezko gehiago daude lanik gabe (guztira 18.200 eta 20.300, hurrenez hurren). Gizonezkoen langabezia tasa %10,56koa da (Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik da txikiagoa), eta emakumezkoena %14,88koa (Euskal Autonomia Erkidegoan, Kantabrian eta Aragoin bakarrik da txikiagoa). Langabeziaren urte arteko bilakaerari dagokionez, Nafarroan 6.500 langabe gehiago daude; horrek esan nahi du iazko irailetik pilatu den langabeziaren %64 azken hiruhilekoan pilatu dela.

Langabeziak eraikuntza sektorean bakarrik egin du behera (900 langabe gutxiago daude). Honako sektore hauetan, berriz, gora egin du: nekazaritzan (300) industrian (600), zerbitzuetan (400) eta, batik bat, lehen enpleguaren bila dabiltzanen edo urte bete baino gehiago langabezian eman dutenen kolektiboan (4.000 lagun; 4.400 langabe berrien %90 multzo horretakoa da). Gaur egun, Nafarroan, 38.500 langabeetatik 15.600 (%40) lehen enplegua bilatzen ari dira.

Landunak 270.000 dira. Hirugarren hiruhilekoan 7.100 landun gutxiago daude (beherakada %2,55ekoa izan da). Bilakaera hori ez dator bat Gizarte Segurantzako datuekin: Gizarte Segurantzan 200 afiliatu gehiago daude. Azken hiruhilekoan, okupazioak nekazaritzan bakarrik egin du gora (200 landun gehiago daude); gainerako sektoreetan behera egin du: industrian (600), eraikuntzan (2.300) eta zerbitzuetan (4.300). Nafarroan okupazioak %2,23 egin du behera: 6.200 landun gutxiago daude.

Enpleguaren behin-behinekotasuna %24,9koa da foru erkidegoan; estatuan, berriz, %25,6koa .
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Datos EPA III trimestre 2010

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa