(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Lurralde Antolamenduaren Nazioarteko VI. Biltzarra itxi du ostirala, 2010.eko urriak 29

Jardunaldietan ondorioen dekalogoa onetsi da, eta horretan, plangintza garapen orekatua izateko garrantzitsua dela azpimarratu da


Lurralde Antolamenduaren Nazioarteko VI. Biltzarraren itxiera ekitaldia

Sanz Lehendakariak Lurralde Antolamenduaren Nazioarteko VI. Biltzarra itxi du. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak Lurralde Antolamenduaren Nazioarteko VI. Biltzarra itxi du gaur goizean. Biltzarra urriaren 27, 28 eta 29an egin da Iruñeko Baluarten, "Lurraldearekiko konpromisorantz oinez" lemapean. Sanzek alboan izan du Amelia Salanueva Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilaria; Antonio Serrano Fundicoteko presidentea, eta Alfonso Sanz Eusko Jaurlaritzako Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia.

Sanz Lehendakariak lurralde antolamenduak Nafarroan garrantzi eta pisu handia dituela azpimarratu du, "lurralde honetan beti izan baitugu autogobernuaren maila handia, eta hori dela eta, gure erakundeetan eskualde garapeneko gaien inguruan erantzukizun handiagoa eta plangintzaren aldeko interes berezia izan ditugu". Nafarroak lurralde-kohesioaren alde egindako apustuaren adibide moduan, Sanzek azpimarratu duenez, Foru Komunitatean kontsumitzen den energia elektrikoaren %82 "energia garbia" da, eta datu horrek Europar Batasunak 2020rako ezarritako %20ko ratioa oso ondo betetzen du.

Sanzek antolamendu politikak ezartzen jarraitzea beharrezkoa dela uste du, eta adibide moduan jarri du "Nafarroako Lurralde Estrategia, gerora Moderna Planean garatu dena, hain zuzen ere, alderdi politikoen, enpresaburuen, sindikatuen, unibertsitateen eta gizarte eragileen babesa duen agiria, datozen bi hamarkadetan Nafarroak garatzeko izan behar dituen ildo estrategikoak biltzen dituena".

Lurralde Antolamenduaren Nazioarteko VI. Biltzarra Fundicotek, Lurralde Antolamendurako Lanbidearteko Elkarteak, antolatu du, eta, besteak beste, hirigintza plangintza, ingurumen eta garraio arloko 350 aditu eta profesional inguru bildu ditu. Horiek, hiru egunetan, hiri trinkoagoen aldeko apustua egitearen eta bigarren etxebizitzaren arrazoizko erabilera egitearen inguruan eztabaidatu dute, eta lurralde eredua, hiriak, ekonomia, paisaia eta azpiegiturak gaur egungo krisi globaletik eratorritako eskakizun berrietara egokitzeko jardute bide berriak bilatzeko beharra jorratu dute.

Irekitze ekitaldian, Salanuevak hiri trinkoaren ereduaren alde egin zuen, eta Nafarroan eredu hori aplikatu behar dela esan zuen, energia baliabideak optimizatzeko eta hiriguneak berpizteko. Horren aurrez aurre, beste eredu batzuek modu horizontalean hedatzea planteatzen dute eta hiri-inguruak zabaltzen dituzte. Era berean, kontseilariak Foru Komunitateko 620 toki entitateei lurralde plangintzarako erreminta ematearen aldeko apustua egin zuen, lurralde osoak garapen "harmoniko eta orekatua" izateko eta beharrizanik handiena duten landa-espazioak alde batera ez uzteko.

Nafarroa lurralde antolamenduaren inguruko Europako Erkidegoko zuzentarauetara hoberen egokitu diren autonomia-erkidegoen artean dago, Katalunia, Euskal Autonomia Erkidegoa, Galizia eta Asturiasekin batera. Lurralde Estrategiaren emaitza dira Foru Gobernuak laster onetsiko dituen Lurraldearen Antolamendurako bost Planak. Agiri horiek erreferentzia izango dira "autonomia-erkidegoaren garapen koherente, kohesionatu eta orekatua lortzeko", esan du Salanuevak.

Dekalogoa

Gaurko saioan hainbat gai eztabaidatu dira, hala nola landa-garapena, komunikazioak eta ingurumen-ondarea, eta kongresuko ondorioak dekalogo itxuran aurkeztu dira. Dekalogo hori

VI CIOT web orrian argitaratuko da. Agiri horretan lurraldearen antolamenduaren garrantzia azpimarratu da kohesio sozioekonomikoari eta lurralde-kohesioari mesede egiteko. Petrolioaren prezioak gora egin duenez, erronka nagusia energia-efizientzian hobekuntzak sartzea da. Horrez gain, paisaia ongizateari zuzenean lotutako osagaia da eta lurralde politika eta planetan atal aktiboa da. Horrez gain, landa-inguruak hiri-inguruak dituen aukera berberak izan behar ditu eta protagonista izaten jarraitu behar du, modu horretan, ekoizpen-jarduera mantentzea bermatzeko.

Hiru egunetan gehien eztabaidatu den gaietako bat turismoa izan da. Hain zuzen ere, giltzarria da kalitate eta bikaintasun ereduak garatzea, masifikazioa eta eguzkiko eta hondartzako turismoarekiko menpekotasuna saihestuz eta lurralde dibertsifikazioaren, dibertsifikazio funtzional eta ekonomikoaren aldeko apustua eginez.

Amaitzeko, gobernu onaren adibide moduan hartzen dira Nafarroako, Kataluniako, EAEko eta Galiziako politikak. Foru Komunitatean Lurralde Antolamendua-Hirigintza lotura ezartzea azpimarratu da, LOEEen (Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua) bidez adierazia.

Kongresuaren amaierako saioan paisaiari eta lurralde-ondareari buruzko hitzaldia entzun ahal izan da. Horrez gain, uraren arazoa eta Espainiako abiadura handiko trenbide sarearen garapena jorratu dira. Horien inguruan mahai-inguruak egin dira, eta horrela parte-hartzeen txanda amaitutzat jo da.
Gogoratzekoa da Biltzarraren hiru egunetan hainbat gai jorratu direla, hala nola: hiriak eta aldaketa globala; barruko turismoa, kostakoa eta bigarren etxebizitza; landa garapena eta biosferaren erreserbak; eta paisaia eta lurralde-ondarea. Horren bidez, proposamenak planteatu nahi izan dira xede erkide bat erdiesteko, hain zuzen ere, lurralde kohesioa. Guztira 111 ponentzia eta zortzi hitzaldi aurkeztu dira, gobernagarritasunari eta eginera onei buruzko zortzi komunikazio gehiago egon dira eta zazpi mahai-inguru egin dira. Hain zuzen ere, Biltzar hau nazio osoan lurralde antolamenduari buruz dagoen hitzordurik garrantzitsuena da.



 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa