(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak txinatar enpresaburuen ordezkaritza hartu du asteartea, 2010.eko azaroak 2

Bisita Foru Gobernuak, Inceisa Espainiako enpresak eta Foton Motor multinazional txinatarrak Tafallan autobus elektrikoen fabrika kokatzeko sinatutako akordioaren barruan sartzen da  


Sanzek txinatar ordezkaritza hartu du

Sanz Lehendakaria eta Roig kontseilaria, txinatar enpresaburuen ordezkaritzarekin. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak Txinako enpresaburuen ordezkaritza hartu du gaur goizean bulego ofizialean. Sanzekin batera, ekitaldian José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak parte hartu du.



Bisita instituzionala (Iruñeko Udalean harrera egingo zaie) eta batez ere teknikoa izan da. Joan den irailean Nafarroako Gobernuak, Inceisa Espainiako enpresak eta Foton Motor multinazional txinatarrak Tafallan autobus elektrikoen fabrika kokatzeko akordioa sinatu zuten Shangain. Akordio horren bidez, autobus elektrikoen osagai gehienak Nafarroan egitea lortu nahi da.

Fotonekin abian jarritako proiektuaren lehen urratsak bi autobus elektriko Nafarroara inportatzea eta homologazioaren prozesu konplexua egitea dira, hain zuzen ere, prozesu horretan berrogeita hamar bat araudi bete behar baitira. Autobus bat Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (CENER) erabiliko du, eta bestea Iruñerriko Mankomunitateak.

Nafarroara egindako bisitan, Txinako ordezkaritzak bi lan-bilera egingo ditu automozioaren sektoreko enpresekin. Horrez gain, Altsasuko Sunsundegui autobusen planta, CITEAN automobilaren zentro teknologikoa eta Los Arcosgo Zirkuitua bisitatuko dituzte.

Foton taldea merkataritza erabilerako ibilgailuen lehenengo fabrikatzailea da munduan. Sozietate horretan txinatar estatuak partaidetza du eta 28.000 langile baino gehiago ditu. Kopuru horretatik 2.582 langile teknikoak dira (ingeniariak eta espezialistak), produktuen garapenean aritzen direnak.

Foton Motor multinazionalak bere produktuak eta zerbitzuak munduko 90 herrialde eta eskualdetan baino gehiagotan saltzen ditu. Jardueren artean, ibilgailu elektriko hutsak ekoizten ditu, eta horietako asko Pekingo Joko Olinpikoetan eta Shangaiko Erakusketan ikusi ahal izan ziren.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa