(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urrian pertsona bat hil da trafiko-istripuan asteartea, 2010.eko azaroak 2

Udazkeneko ezbehar-kopuruari buruzko datuak ikusita, uztaileko eta abuztuko goranzko joera gelditu da


Urrian pertsona bat hil da trafiko-istripuan Nafarroako hiri barruko eta hiriarteko errepideetan, eta ezbehar-kopuruak %4 egin du behera 2009ko aldi berarekin konparatuz gero. Pertsona bat urriaren 4an hil zen trafiko-istripuan, furgoneta batek eta kamioi batek N-121 errepidean talka egin eta gero, Sunbillaren parean. Furgonetako gidaria hil egin zen.

Barne Zuzendaritza Nagusiak bildutako behin-behineko datuen arabera, urteko lehenengo hamar hilabeteetan Nafarroako errepideetan 31 pertsona hil dira guztira, eta aurreko urtean 30. Horren arabera, heriotza kopuruak %3,33 egin du gora.

Uda bereziki tragikoa izan da, uztailean lau pertsona eta abuztuan zazpi pertsona hil baitziren trafiko-istripuetan. Horren ostean, irailean eta urrian ezbeharr kopuruak behera egin du.

Amaitu berri den hilabeteko ezbehar kopurua 330 izan da, hau da, hildako bat, sei zauritu larri eta 45 zauritu arin egon dira. 2009ko aldi berarekin alderatuz gero, zifra apur bat txikiagoa da, orduan 344 ezbehar, bi hildako, sei zauritu larri eta 45 zauritu arin egon baitziren.

2010ean hildakoen artean, 24 gizonak eta zazpi emakumeak izan dira, eta azken horien artean, britainiar naziotasuneko 9 urteko bi neskato, abuztuan Tuteran hil zirenak. Hildakoen artean bost oinezkoak ziren eta beste bi txirrindulariak. Zenbatutako 28 ezbeharretatik, 17 inplikatutako ibilgailuak bidetik ateratzearen ondorioz geratu ziren, sei talken eraginez, eta bat stop bati jaramonik ez egiteagatik. Aipatzekoa da hildakoak eragin dituzten istripu gehienak ostirala eta igandea bitartean gertatu direla.

 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa