(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NLAk eta ADIFek segimendu batzorde bat sortu dute, trenbideetatik gertuko suteak prebenitzeko eta itzaltzeko asteartea, 2010.eko azaroak 2

Akordioari jarraiki, prestakuntza plan espezifikoak antolatuko dituzte Tutera, Tafalla, Cordovilla eta Altsasuko suhiltzaile etxeetarako. 


NLAk eta ADIFek hitzarmenaren segimendua egiteko batzorde bat sortu dute.

Nafarroako Gobernuak eta ADIFek segimendu batzorde bat sortu dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Larrialdi Agentziak (NLA) eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (ADIF), trenbideetatik gertuko basoetako suteak prebenitze eta itzaltze aldera maiatzean sinatu zuten hitzarmenaren barruan, segimendu batzorde misto bat osatu dute.



Gainera, bi erakundeek 2011rako jarduera planaren oinarriak jarri dituzte. Hala, aipatu batzordea urtean bitan bilduko da eta hitzarmenean ezarritako garbiketa lanak eta prestakuntza jarduerak planifikatuko dituzte. Hitzarmena sinatu zuten Foru Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak eta Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak.

NLAk eta ADIFek adostu dute trenbideen ingurua garbitzea, lana koordinatuta, eta foru erkidegoa zeharkatzen duten trenbideetatik gertuen dauden suhiltzaile etxeetan prestakuntza saio espezifikoak dira; suhiltzaile etxe horiek dira Tutera, Tafalla, Cordovilla eta Altsasukoak. Sentsibilizazio jardueren asmoa da suteak goiz antzematea, prebentzio lanak egite aldera.

Segimendu Batzordeko kideak dira NLAko zuzendari gerentea, David Sainz; Ingurumen eta Ur Zuzendaritza Nagusiko Basoen Gestiorako Ataleko burua, Fermin Olave; Nafarroako Gobernuaren Ordezkaritzako Sustapen Ataleko zuzendaria, Alejandro Lara; ADIFen Nafarroako Trenbide Arrunten Mantentze-lanen arduraduna, Juan Manuel Morras; eta ADIFeko Ipar-mendebaldeko Babes Zibil eta Segurtasun arloko ordezkaria, Luis Maria Ramirez.

Maiatzean sinatutako hitzarmenari esker, NLAren eta ADIFen arteko koordinazioa sendotu egin dute; izan ere, lankidetza protokoloak zehatzago definitu dituzte eta erakunde bakoitzak Nafarroako trenbideen inguruko suteak prebenitzeko eta itzaltzeko egin behar dituen lanak zehaztu dituzte. Foru erkidegoan199 kilometro trenbide arrunt daude: Madril-Irun trenbideak 8 kilometro dauzka, Casetas-Altsasu trenbideak 180 eta Castejon-Bilbo trenbideak 11.

Klima aldaketa

Akordioa egin dute, hain zuzen, azken urteetan klima aldaketak "muturreko egoerak" eragiten dituelako eta, ondorioz, sua pizteko arriskuak eta sute horiek ekologian eta ekonomian izan ditzaketen eraginak handiagoak direlako.

Gauzak horrela, ADIFek, soldadura aluminotermikoak egin behar baditu edo motorrak erabili behar baditu suteak gertatzeko arriskua handia dagoen aldietan, abisuak emango ditu aurrez, suhiltzaile etxeak jakinaren gainean egon daitezen; aipatu aldi horiek Foru Administrazioak ezartzen ditu. Halaber, ADIFek hitz eman du basoak edo baso inguruan Autobabesteko Plan bat egingo du. Plan horretako jarduera bat da, adibidez, ADIFenak diren trenbideen alde banatan gutxienez lau metroko zerrenda bat zaintzea eta garbitzea.

Nafarroako Gobernuak, bere aldetik, suteak gerta daitezkeen zonak zehaztuko ditu eta trenbideetan antzemandako arazoen berri emango du. Halaber, dagozkio garbiketa eta prebentzio lanak egingo ditu, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentua medio. Bi erakundeen lehentasuna da babestutako espazioetan jardutea.

Akordioak bost urte iraungo du eta beste bost urterako luza daiteke. Denbora horretan, Nafarroako Gobernuak eta ADIFek larrialdiak gestionatzeko dauzkaten zentroen harremanetarako datuak emango dizkiote elkarri eta eguneratu egingo dituzte etengabe. Akordioan, halaber, trenbide inguruetan suteak edo sute txikiak gertatzen direnerako komunikazio protokoloak zehaztu dituzte. ADIFek, gainera, prebentzio jardueretan inbertituko du: tren herbizidak bidaiak egitea, basoak edo baso inguruak zeharkatzen dituzten trenbideen ertzetan garbiketa lan mekanikoak egitea edo materiala biltzea, sasiak kentzea eta trenak pasatzerakoan su har dezaketen zuhaitzak edo adarrak moztea. ADIFek, 2008-2010 aldiko Autobabes Planean 917.587 euro inbertitu ditu foru erkidegoan.

Hitzarmena egin dute basoko suteen arloko presako neurriei buruzko 2005eko errege dekretuari jarraiki. Izan ere, dekretu horretan jaso zuten ADIFek autonomia erkidegoetako gobernuekin lankidetza hitzarmenak sinatzeko aukera, trenbideetatik gertuko suteak prebenitzeko eta itzaltze aldera.

Argazki oina:

 

Nafarroako Larrialdi Agentziako zuzendaria, David Sainz, eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Basoen Gestioko arduraduna, Fermin Olave, Nafarroako Gobernua keta ADIFek sinatutako hitzarmenerako segimendu batzordeko kideen artean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa