(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalán kontseilaria Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zentroen zuzendariekin bildu da asteartea, 2010.eko azaroak 2

Departamentuak ikasturte honetarako dituen ildo nagusien berri eman nahi izan die


Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilaria Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako Nafarroako zentroetako zuzendariekin bildu da gaur, zentro horien funtzionamenduari eta horietan garatutako zuzendaritza eginkizunari lotutako alderdiak jorratzeko.

Catalánek alboan izan ditu Teresa Aranaz Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntza zuzendari nagusia; Patxi Esparza Ikuskaritza eta Zerbitzuen zuzendari nagusia; eta Pedro González Lanbide Heziketako eta Unibertsitateetako zuzendari nagusia. Kontseilariak aitortu du zuzendariek "eginkizun garrantzitsua" dutela ikasturte berri honetarako zehaztutako helburuak lortzeari begira.

Besteak beste, zuzendaritza eginkizuna aitortzeko eta ikaskuntza-zentroen autonomia eta antolaketa hobetzeko neurriak abian jarriko dira. "Autonomia pedagogikoa, ekonomikoa eta giza baliabideen kudeaketari lotutakoa da, hain zuzen ere, horixe izan behar baita Departamentuaren zein zentroen apustua", adierazi du kontseilariak.

Horrez gain, Catalánek azpimarratu duenez, "Nafarroako Gobernua ahaleginak egiten ari da, krisi egoera gorabehera", bai premiazko beharrizanak dituzten azpiegituretan lanak amaitzeko bai irakasleen kidegora 99 irakasle berri gehitzeko. Ildo horretatik, kontseilariak gogorarazi duenez, oraintsu egin den lan-eskaintza publikoak "hobekuntza ekarri du Bigarren Hezkuntzako irakasleen plantilletan".

Kontseilariak esan duenez, Foru Gobernuak legegintzaldi honetan hezkuntza zuzkiduretan egingo duen inbertsioa nabarmentzeko modukoa izango da. Guztira, hamar institutu handitu eta funtzionatzen jarriko dira, 30 milioi eurotik hurbil dagoen inbertsioa eginda. Ikasturte honetan, Atarrabian DBHI berria ireki da eta Tuterako Valle del Ebro BHIn, Zizur Nagusiko BHIn eta Mendillorriko Pedro de Ursúa BHIn egindako lau zabalkuntza ireki dira.

Bestalde, Pedo González Lanbide Heziketako eta Unibertsitateetako zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, LHn matrikulen kopuruak gora egin du. Horrez gain, zentro integratuen eredua bost institutu berrira hedatu dela eta nazioko bi erreferentzia zentro berri sortu direla azpimarratu du.

Era berean, lanbide-gaitasunen aitorpenaren eta ebaluazioaren hurrengo deialdiari buruz hitz egin du. Horren bidez, eskaintza bost lanbide-profilera handituko da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa