(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turismoko web orrian Santiago Bidea bizikletaz, zaldiz eta kotxez egiteko informazio praktikoa jarri dute asteartea, 2010.eko azaroak 2

Orain, Santiago Bidea oinez egiteko informazioaz gain, eduki gehiago dago


Nafarroako Gobernuaren Turismo atarian, Santiago Bideari buruzko informazio praktikoaren atalean, bidea bizikletaz, zaldiz eta kotxez egiteko informazioa jarri dute; orain arte bidea oinez egiteko informazioa bakarrik zegoen.



Helburua da erabiltzaileei Nafarroako Santiago Bidean dauden bitarteko turistikoen berri ematea. Halaber, orriaren zabalera handitu dute (800 pixeletik 1.024 pixelera) eta, beraz, eduki gehiago jarri ahal izan dituzte.

Bidea bizikletaz edo zaldiz egin nahi dutenek, informazio ugari aurkituko dute: etapak, seinaleztapena, ostatuak, zerbitzu bereziak, Orreagara heltzeko modua, egiaztagiria, erromesen menua, erromesentzako osasun eta medikuntza zentroak, fardelak garraiatzeko modua, web orriak, bibliografia, turismo elkarte eta bulegoak eta bidea egiteko aholku praktikoak.

Kotxeari dagokionez, web orrian bidea hiru edo bost egunean egitea proposatu dute, Frantziako Santiago Bideak Nafarroan dauzkan bi ibilbideetako leku garrantzitsuenak ikusteko eta jarduera osagarriak egiteko.

Halaber, "Erromesaren txokoa" delakoan espazio bat jarri dute erromesek argazkiak, aholkuak eta informazio interesgarria bidal dezaten.

Atariaren hasierako orrian, gainera, Nafarroako Santiago Bidearekin zerikusia duten beste eduki batzuk ere jarri dituzte: linean erreserba egiteko aukera ematen duten ostatuak, jatetxeak, baliabide turistiko interesgarriak (natura eta monumentu ondarea, jaiak eta tradizioak, erosketak, aisia eta kultura espazioak, e.a.), jarduerak eta prentsa oharrak.



Informazioa euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, alemanez, italieraz eta nederlanderaz dago.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa